Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

‘Hegoaldea kontatu nahi dizut’ kanpaina Nafarroan

Nafarroako Gazteriaren Institutuak ‘Hegoaldea kontatuko dizut’ programa jarri du abian, Nafarroako gazte kooperanteen jarduerak ezagutzera emateko ekimen interesgarria.Programa honen bidez, hitzaldi-topaketak antolatzen ditu, lankide horien esperientzia azaltzeko. Horrela, lan egin duten herrialdeetako bizimodua eta arazoak ezagutu ditzakezu.Zure gazte elkarte, ikasketa zentro edo gazteriaren etxeak hitzaldi horietako bat hartu nahi badu, eskaera Internet bidez egin besterik ez du. Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika Nafarroa Tumatxa! 

Zetak: ‘Hileta kantu nafarra’

Zetak talde nafarrak 2024ko abenduan kaleratu zuen ‘Hileta kantu nafarra’ singlea. Pello Reparaz taldearen sortzaile eta liderraren aitonaren heriotzaren harira sortu zen abestia, eta maite zuen pertsona baten heriotza du hizpide.Maixux Zugarramurdi abeslari nafarrak ere parte hartu zuen grabazioan, hain zuzen ere, senarraren heriotzaren ostean –2023an gertatu zen– kantatzeari utzi baitzion.‘Hileta kantu nafarra ‘k Maixux Zugarramurdiren ahotsa Euskal Herri osoan… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Nafarroa 

ETS: Bihotzen konkista

ETSk kontzertu erraldoi bana eskaini du 2026an Madrilen eta Bartzelonan. Horrela, ‘Bihotzen konkista’ birari jarraipena emango dio talde nafarrak.Taldeak hiru ordutan agortu zituen Madrilgo Movistar Arenan eman behar duen kontzerturako sarrerak. Handik gutxira, beste data bat iragarri zuen Bartzelonako Palau Sant Jordin.Bihotzen konkista kontzertu hutsa baino askoz gehiago izango da. ETSk herriko jaien espiritua eraman nahi du orain Bartzelonara, bere… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Ekologia Formakuntza 

Youth Climate Changemakers Fund: klima-ekintza gazteen esku

EBko 27 herrialdeetako gazte-erakundeek aukera berria dute klima-mugimendua indartzeko: 1.000 eta 38.000 euro arteko dirulaguntzak jasotzeko deialdia zabalik dago. Helburua? Proiektu sortzaileak babestea, audientzia berriak eta anitzak erakartzea, eta eragin iraunkorra sortzea. Lehentasuna dute Just Transition (trantsizio justua) sustatzen duten ekimenek: gizarte bidezko, jasangarri eta inklusibo baterantz doazenek. Diruaz gain, prestakuntza eta networking aukerak ere eskainiko dira. 🗓 Epea: 2026ko… Irakurri gehiago
Komikia Lehiaketak Nafarroa 

KLASK 2025: komiki gazteen sormena lehertu da! 🖍️📚

Hemen da KLASK fanzinea, deskargatzeko prest! Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako Klask komiki gaztearen lehen lehiaketaren emaitza da, eta saritutako komikiez gain, lankidetzak, galderak eta baliabide interesgarriak ere jasotzen ditu. Lehiaketaren helburua argia da: gazteen sormenaren bidez hausnarketa kritikoa bultzatzea eta berdintasuna zein errespetua sustatzea, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde. Hona hemen 2025eko sarituak:– Alicia Stefanova Manova (15 urte),… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Konorte – “Erraietako itzalak”: hardcore eta metal gordina zuzenean erraietara

Durangoko eta Zornotzako lagunek osatutako Konorte taldea ez dator erdibideetan ibiltzera. Hardcore eta metalaren indarra uztartzen dute, eta hori argi geratzen da euren estudioko bigarren diskoan: “Erraietako itzalak”. Rise Up eta Te Parto la Kara taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute banda, eta eskarmentua nabari da lehen riffetik bertatik. Diskoak erritmo astun eta sendoak dakartza, kolpeka doazen bateria-lerroekin eta gitarra zorrotzekin.… Irakurri gehiago
Bekak Formakuntza 

Fundación Universia 2025-2026 bekak: 1.000 € zure ikasketetarako 🎓✨

Albiste ona! Fundación Universiak 300 beka eskainiko ditu 2025-2026 ikasturterako, desgaitasuna duten ikasleentzat. Helburua argia da: hezkuntza inklusiboa bultzatzea eta lan-merkatu berrira hobeto prestatzea. Zer eskaintzen dute?Beka bakoitza 1.000 eurokoa da, eta nahi duzun goi-mailako prestakuntza ordaintzeko erabil dezakezu: gradua, masterra, doktoretza, titulu propioak edo LHko erdi eta goi-mailako zikloak. Estatu mailan zein nazioartean baliagarria da. Norentzat da?– %33ko edo… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Aria-ren Aurrera begira: etorkizunari kantuz begira

Marina Landa buru duen Aria taldeak bigarren diskoa kaleratu du: Aurrera begira. Izenburuak berak markatzen du lan osoaren haria: aurrera egiteko beharra. Kontzeptuak hainbat esanahi hartzen ditu hemen: espazio fisikoa, etorkizuna edo aurrean dugun arazoa. Hiru irudi horiek uztartzen dira diskoan, onarpena, barne-indarra, eraldaketa, norbera izatea eta desira jorratzen dituzten kantuetan. Aria 2023an sortu zuen Marinak, eta harekin batera dabiltza… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Ikerketak-Inkestak Kultura Literatura 

Gazteriak mitoa gezurtatzen du: irakurzaletasunak bizirik dirau

Irakurketak hazten jarraitzen du Estatuan, eta gazteria da joera horren protagonistetako bat. Kultura Ministerioa-k aurkeztutako Irakurketaren eta Liburuen Erosketaren Ohiturei buruzko 2024ko Barometroaren arabera, 14 eta 24 urte bitarteko biztanleen %75,3k liburuak irakurtzen ditu aisialdian, adin-tarte guztien artean portzentajerik altuena. Datu horrek gezurtatu egiten du oraindik zabalduta dagoen uste bat: gazteek irakurtzen ez dutela. Aitzitik, gazteak dira irakurle aktiboenak, bai… Irakurri gehiago
Antzerkia Planak 

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2025

Gazteen Antzerki Topaketaren 36. edizioa egingo dute Donostian 2025eko maiatzean eta ekainean. Zikloarenhelburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Horrez gain, antzerkizaletasna eta kulturazaletasuna sustatu nahi dute, arte eszenikoez gozatzeko ohitura bultzatuz. Ekimen honi esker, gazteek aukera paregabea dute beren antzezlanak modu profesionalean gauzatzeko, hiriko agertoki apropos eta egokietan:… Irakurri gehiago
1 … 17 18 19 20 21 … 64