GAZ zerbitzu berria Ribabellosan, Añanako landa-eremuko gazteentzat

Tumatxa Gazteak

Añanako Kuadrillak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Arabako landa-eremuko lehen GAZ (Gazteentzako Arreta Zerbitzua) martxan jartzeko. Ribabellosan kokatuko da, Kuadrillaren egoitzan, eta gazteen emantzipazio-prozesuetan laguntzea izango du helburu.

Zerbitzua doakoa, presentziala eta pertsonalizatua izango da, eta 16 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, baldin eta eskualdean bizi, ikasi edo lan egiten badute, edota bertan bizitzeko asmoa badute.

GAZ Añanak emantzipaziorako bidean informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskainiko ditu, besteak beste, etxebizitza, enplegua, prestakuntza, ekintzailetza eta baliabide sozialak eskuratzeko. Horrez gain, mugikortasuna, konektibitatea eta zerbitzu publikoetarako sarbidea bezalako landa-eremuko beharrei erantzuten lagunduko du.

Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du, eta Eusko Jaurlaritzak 178.000 euroko aurrekontua bideratuko du zerbitzua finantzatzeko (89.000 euro urtean).

Ekimen honekin, GAZ sareak beste bulego bat izango du Araban, gazteen emantzipaziorako laguntza eta orientazioa landa-eremuetara hurbiltzeko.

Informazio gehiago: Añanako Kuarrillaren web orrian.

Erlazionatutako sarrerak