Podcasta sortzeko laborategia Donostiako Kontadoresen
Tumatxa Gazteak
Podcast bat sortzen ikasi nahi duzu? Donostiako Kontadores gazte zentroak podcast laborategia antolatu du, hutsetik hasi eta zure audio-proiektua gauzatzeko beharrezko tresnak ezagutzeko.
Iker Iribarren Lopetegik gidatutako tailerrean, podcast bat sortzeko oinarrizko ezagutzak landuko dituzu: gidoia, azpiegitura, ideiak, edizioa, ahotsaren erabilera eta antolamendua. Baliabide gutxi dituen pertsona edo talde batentzat podcast bat egiteko moduko planteamendu batetik abiatuko zarete.
Laborategia euskaraz izango da, eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, egingo da, azaroaren 4tik abenduaren 9ra.
10 plaza baino ez daude. Prezioa adinaren arabera aldatzen da: 18 eta 24 urte bitartekoentzat, 18 euro; 25 eta 30 urte bitartekoentzat, 19,80 euro. Gizarte-laguntza jasotzen duten familiek zentroarekin harremanetan jar daitezke.
Animatu zure ideiak ahots bihurtzera eta podcast propioa sortzera!
Informazio gehiago:Kontadores zentroaren web orrian.
