Aisialdia 

Bidaia asegurua doan, Gazte Txartelarekin

Gazte Txartelaren erabiltzaile guztiek doako bidaia aseguruaz goza dezakete. Horretarako, bere txartela aktibatu besterik ez dute egin behar. Aseguru honek mundu osorako balio du, ohiko bizilekutik 30 kilometrotik aurrera eta gehienez 92 eguneko bidaietan. Zerbitzua jaso ahal izateko, ezinbestekoa da erabiltzaileari zerbait gertatzen zaion unean bertan deitzea +34 915 72 43 43 telefonora. 24 orduz etengabeko zerbitzua ematen du. Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Kultura Urbanoa Lehiaketak 

Getxoarte 2025: Hiru artista, hiru begirada

Getxoarte Egonaldi-beken seigarren edizioko irabazleak hautatuta daude: Sonia Bouso, Eider Moreno eta María Aztiria izango dira aurten Romo Kultur Etxean beren proiektuak garatuko dituzten artistak. Bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu bost asteko ikerketa-aldirako, eta amaieran proiektuetako bat aukeratuko da erakusketa bihurtzeko. Hautatutako lan hori azaroan ikusgai egongo da, 10.000 euroko ekoizpenarekin. Sonia Bouso “Cartografías de lo ausente” lanean naturarekin eta… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa Nafarroa Zinea 

Gazteentzako zinema tailerra Baluarten

12 eta 16 urte artean badituzu eta zinemak benetan erakartzen bazaitu, hau zuretzat da! 📽️ Ekainaren 23tik 27ra eta e Ekainaren 30etik Uztailaren 4ra V. Gazteentzako Zinema Tailerra izango da, Nafarroako Filmotekak antolatuta… eta aurtengo edizioa Baluarten egingo da! Goizez izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta goizago etorri behar baduzu, 8:30etik aurrera harrera-zerbitzua egongo da zure familia lasai antolatu ahal izateko.… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Rozalen, 2025eko sanferminetan

2025eko San Fermin jaietako egitaraua musikaz beteta dator. Bertan arituko diren izarren artean, Rozalen kantari espainiarra nabarmendu behar dugu. Rozalén, hiru urrezko disko dituela, espainerazko autore-kantuaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da eskubide osoz. 2024an ‘El abrazo’ izenburuko albuma argitaratu zuen. Disko honetan Latinoamerikako folka, soinu elektronikoak, introspekzioa eta erritmo dantzagarriak tartekatzen ditu, beti ere gizatasunez betetako testuen bitartez.Azken urteetako gaztelaniazko musikaren… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Lehiaketak Musika Nafarroa 

Mirari Etxeberriak irabazi du Nafarroako 2025eko Pertsona Gaztearen Saria

Mirari Etxeberria (Andoain, 1998) 2025eko Pertsona Gaztea saria jaso du, musika klasikoaren munduan egindako ibilbideagatik.Txikitatik musikaz inguratuta bizi izan da, eta 2017an Iruñeko Gazte Orkestra (JOP) sortu zuen, 20 pertsonarekin hasi eta gaur egun 200 inguru dituen proiektua. Amsterdamen Orkestra Zuzendaritza ikasten denboraldi bat eman duen arren, JOPek aurrera jarraitu du. “Itzulera ikaragarria izan da”, dio, nahiz eta mezu argia… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Aisialdia 

Bulego, 2025eko sanferminetan

Bulegok kontzertua eskainiko du Iruñean uztailaren 6an, San Fermin jaiak direla eta. Talde gipuzkoarrak bigarren albuma argitaratu du 2023. urtean. ‘Aldatu aurretik’ du izenburu beraiek ‘kontzeptualtzat’ jotzen duten estudioko lan luzeak. Guztiok bizi ditugun aldaketen inguruan ari dira lanan osatzen duten hamar abestietan: bikote batekin hasi edo amaitzea, harremanak, beste leku batera bizitzera joatea… Zalantzarik gabe, 2023ko musika nobedaderik interesgarrienetakoa.… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Nafarroa 

Janus Lester, 2025eko sanferminetan

Janus Lester talde beratarrak Iruñan joko du 2025eko sanferminetako egitarauaren barruan. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez. 2022an argitaratu zuen estudioko lehen albuma Janus Lesterrek,… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Loraldia: Udako Sormen-Egonaldiak 2025

Loraldiaren Udako Sormen-egonaldiak ekainaren 23tik 26ra bitartean egingo dira Lekeition. Bertan, 7 proiektu hautatu dira, guztira 19 gazte sortzaileren parte-hartzearekin. Egonaldiak espazioa, denbora eta tutoretza profesionala eskainiko dizkie parte-hartzaileei, beren sormen-proiektuak garatu ahal izateko. Tutoretza talde bakoitzeko eragileentzat erreferente diren sortzaileek eskainiko dituzte. Besteak beste, Izarok eta Ines Osinagak edota Hortzmuga kale antzerki konpainiak eskainiko diete laguntza sortzaile gazte hauei.… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Nafarroa 

Albina Stardust: ‘Izar’

‘Izar’ du izenburu Albina Stardust artista nafarrak Baga Biba ekoiztetxearekin argitaratutako album interesgarriak. Pop musika eta soinu elektronikoak txalaparta eta ttun-ttuna bezalako tresna tradizionalekin uztartzen ditu Testuei dagokienez, bere nortasuna eta harrotasuna aldarrikatzen ditu Albina Stardust-ek. Era berean, beste pertsona batzuk gauza berdina egitera inspiratzeko duen beharra nabarmentzen du. Hori guztia, gainera, euskaraz egiten du beti. Disko honetan, bere ibilbideko… Irakurri gehiago
1 … 16 17 18 19 20 … 64