Ikastaroa Musika Nafarroa 

Izena eman Iruñeko Musika Ekintzailetza Ikastaroan!

Izena eman Iruñeko Musika Ekintzailetza Ikastaroan! Tumatxa Gazteak Musika gustuko baduzu eta zure proiektuak urrats bat harago eraman nahi badituzu, adi! Iruñeko Udalak antolatutako IV. Musika Ekintzailetza Ikastaroan izena emateko aukera zabalik dago. Ikastaroa bereziki dago pentsatua Iruñean erroldatutako gazteendako, eta helburua da musikaren mundua eta ekintzailetza uztartzea. Saioetan, parte-hartzaileek musika industriako profesionalen eskutik ikasiko dute nola funtzionatzen duen sektoreak:… Irakurri gehiago
Arte Diru-Laguntzak Nafarroa 

Iruñea: 12.000 euro gazte sortzaileendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak dirulaguntza berriak abiatu ditu hiriko gazte artistei eta sortzaileei laguntzeko. Guztira, 12.000 euroko laguntza poltsa izanen da kultura eta sormen proiektuak bultzatzeko. Deialdia Gazteria Sailak kudeatzen du, eta hainbat diziplinatako proiektuak lagunduko dituzte: antzerkia, argazkilaritza, arte plastikoak, musika eta bertze sormen arlo batzuk. Dirulaguntzek jarduera artistikoak egiteko behar diren gastu batzuk estaltzen lagunduko dute. Horien artean… Irakurri gehiago
Arte erakusketa Nafarroa 

Leyre Arraiza-k ‘Muskoko’-n roncalesen jantzia berrasmatzen du

Leyre Arraizak ronkalesen jantzia berrasmatu du “Muskoko” erakusketan Tumatxa Gazteak Ronkalesen jantzi tradizionala historiaz eta sinboloz beteriko ondarea da, eta orain, Leyre Arraiza artista nafarrak ikuspegi berria eman dio “Muskoko” instalazio artistikoarekin. Erakusketa ekainaren 28ra arte ikusten ahalko da Zitadela Labekoan. Aurkezpenean izan zen Íñigo Gómez Eguíluz Iruñeko Kulturako zuzendaria ere. “Muskoko” hitzak mantillaren erdian jartzen den borla izendatzen du,… Irakurri gehiago
Nafarroa 

Kantu eta Hitza berriz heldu da, zazpi kontzertu txikirekin!

I Tumatxa Gazteak Iruñean berriz ere martxan paratuko dute “Kantu eta Hitza” zikloa, eta aurten ere euskarazko musikaz gozatzeko aukera ederra izanen da. Maiatza eta ekainean, guztira zazpi kontzertu eginen dituzte hirian. Lehen emanaldia izan ezik, gainerako guztiak O Andre Mariaren plazan izanen dira. Zikloari hasiera emanen dio Anarik, maiatzaren 8an, Civivox Pompelon. Kontzertu horretarako sarrerak 10 eurotan daude salgai… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Lana eta enprenditzaileak Nafarroa 

Iruñeko Udalak 2.000 euro arteko laguntzak gazte ekintzaileendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak berriz ireki du gazte ekintzaileei zuzenduriko enpresa sorrera laguntzen deialdia. Dirulaguntzak 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 30era sortutako enpresa eta proiektuendako izanen dira. Deialdiak 60.000 euroko aurrekontua du, eta eskaerak banaka aztertuko dituzte. Xehetasun guztiak udalaren webgunean kontsultatzen ahal dira. Laguntzen bidez, Udalak Iruñean jarduera ekonomiko berriak sustatu nahi ditu. Horretarako, gehienez 2.000 euroko laguntzak emanen… Irakurri gehiago
Bekak Lehiaketak Nafarroa 

Arkaitz Uranga da Minaberri Bekaren irabazlea

Tumatxa Gazteak Badago irabazlea Minaberri Bekaren hirugarren edizioan. Arkaitz Uranga Urbieta gazteak lortu du literatura gaztearen nazioarteko obra bat euskarara ekartzeko beka. Aurkeztutako sei proiekturen artean hautatu dute, eta orain Jürg Schubiger idazle suitzarraren “Als die Welt noch jung war” lana itzultzen ariko da. Prozesuan lagun izanen du Naroa Zubillaga Gomez itzultzaile eta EHUko irakaslea, mentore modura. Epaimahaia Ainhoa Mendiluze… Irakurri gehiago
Musika Musika jaialdiak Nafarroa 

Sanfermin 2026: kontzertu potoloak Gazteluko Plazan!

Tumatxa Gazteak Aurten ere musikak indar handia izanen du sanferminetan, eta Gazteluko Plaza izanen da kontzertu handien erdigunea. Sanfermin 2026ak estilo anitzeko programazioa prestatu du, publiko gazteari ere begira. Kartelak popa, rocka, musika urbanoa, folka eta metala nahastuko ditu, eta hainbat artista Nafarroan bakarrik ikusten ahalko dira uda honetan. Aurtengo izen handien artean daude Ojete Calor, Shinova, Marlena, Jarfaiter, Merina… Irakurri gehiago
Antzerkia Nafarroa 

Gazteendako Antzerki Zikloak sei obra ekarriko ditu Iruñeko Gaztediaren Etxera

Tumatxa Gazteak Antzerkia gustuko baduzu, adi! Gazteendako Antzerki Zikloaren XX. edizioa heldu da, eta aurten sei emanaldi izanen dira maiatzaren 11tik 16ra bitartean Iruñeko Gaztediaren Etxean. Ohiko entseguak han egiten dituzten bost talde ariko dira oholtzan: UPNA Antzerki Taldea, Improfesionales Antzerki Taldea, Speculum Vitae Elkartea, Acto Zero Elkartea eta Dramarte Elkartea. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera dohainik izanen… Irakurri gehiago
Ikastaroa Nafarroa Sexualitatea 

Gazteendako sexu-osasun jardunaldian izena emateko epea zabalik da

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuko Berdintasun, Gazteria, Hezkuntza eta Osasun departamentuek bi jarduera berezi antolatu dituzte maiatzaren 20rako eta 21erako, sexualitatearen eta harremanen inguruko ikuspegi osasuntsu eta positiboa lantzeko. Egitasmoa bereziki 15 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua dago, baina komunitate arloan lanean ari diren profesionalek ere parte hartzen ahalko dute. Helburua da sexualitateaz modu naturalean hitz egiteko… Irakurri gehiago
Antzerkia Diru-Laguntzak Nafarroa 

Gazteendako bono kulturalak oraindik eskuragarri!

Tumatxa Gazteak Iruñeko eta inguruko gazteak, adi! 14 eta 30 urte artean badituzu, oraindik garaiz zabiltza Iruñea Gazte Bono Kulturalak eskuratzeko eta antzerkiaz merkeago gozatzeko. Iruñeko Udalak martxoaren 2an abiatu zuen aurtengo kanpaina, guztira 2.400 bonorekin. Zinema eta liburuendako bonoak jada agortu dira, baina oraindik bada aukera Gayarre Antzokian eta Nafarroako Antzerki Eskolan deskontuak erabiltzeko. Bonuen artean, 400 Gayarrerako dira,… Irakurri gehiago
1 2 3 … 6