ETS: Bihotzen konkista
ETSk kontzertu erraldoi bana eskaini du 2026an Madrilen eta Bartzelonan. Horrela, ‘Bihotzen konkista’ birari jarraipena emango dio talde nafarrak.
Taldeak hiru ordutan agortu zituen Madrilgo Movistar Arenan eman behar duen kontzerturako sarrerak. Handik gutxira, beste data bat iragarri zuen Bartzelonako Palau Sant Jordin.
Bihotzen konkista kontzertu hutsa baino askoz gehiago izango da. ETSk herriko jaien espiritua eraman nahi du orain Bartzelonara, bere ibilbidean mugarri izan duen zuzeneko musikaren funtsa. Bertsolariak, abesbatzak, txarangak, dantza talde tradizionalak eta kolaborazio bereziak izango dira ikuskizunean, euskal kulturaren eta identitatearen ospakizun handi bihurtzeko.
2026ko apirilaren 25a, larunbata
Madril
Movistar Arena
2026ko apirilaren 11a, larunbata
Bartzelona
Palau Sant Jordi
