Flamenco On Fire: 10 €-ko deskontuak Gazte Txartelarekin
Flamenkoaz gozatzeko plan berezia prestatu du Flamenco On Fire 2026 jaialdiak. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren beste autonomia-erkidego edo Europako herrialdeetako Gazte Txartelaren titularrek ere, 10 euroko deskontua lortzeko aukera izanen dute.
Guztira, 120 deskontu-kode eskainiko dira, Baluarten, Lizarran eta Vianan eginen diren kontzertu handietarako eta Iruñeko Zentraleko Escenario Siglo XXI agertokirako.
Deskontua erabili ahal izanen da, besteak beste, José Mercé, Manuel Liñán eta Yerai Cortés artistek Baluarten eskainiko dituzten kontzertuetan. Lizarran, Sandra Carrasco eta David de Arahal arituko dira; Vianan, berriz, Mayte Martín. Zentralen, Cervatana eta Rosario la Tremendita izanen dira programan.
Kodeak 2026ko maiatzaren 8tik, 11:00etatik aitzina, eskatu ahal izan dira, izakinak agortu arte.
Jaialdia abuztuaren 21etik 29ra eginen da hainbat tokitan. Informazio gehiago Flamenco On Fire jaialdiaren webgunean.
