Aria-ren Aurrera begira: etorkizunari kantuz begira

Marina Landa buru duen Aria taldeak bigarren diskoa kaleratu du: Aurrera begira. Izenburuak berak markatzen du lan osoaren haria: aurrera egiteko beharra. Kontzeptuak hainbat esanahi hartzen ditu hemen: espazio fisikoa, etorkizuna edo aurrean dugun arazoa. Hiru irudi horiek uztartzen dira diskoan, onarpena, barne-indarra, eraldaketa, norbera izatea eta desira jorratzen dituzten kantuetan.

Aria 2023an sortu zuen Marinak, eta harekin batera dabiltza Iñaki Ortego (pianoa), Iñaki Olaskoaga (gitarra) eta Ion Larrañaga (bateria). Urte berean Urdin lehen diskoa plazaratu ondoren, 2025ean heldu da Aurrera begira, “Uhara” eta “Dantzaren iraultza” singleekin aurkeztua.

Musikalki, pop melodiak dira nagusi: pop-rocketik abiatu eta elektropop-eraino heltzen diren doinu energetikoak, taldearen eboluzioa ondo erakusten dutenak. Bertan sumatzen dira brit pop-aren eta pop italiarraren ukituak ere, soinu fresko eta moderno batekin nahastuta.

Aria hitzak italieraz “airea” esan nahi du, eta horrek ondo laburbiltzen du proiektua: Marinarentzat musika sortzea eta jotzea hegan egitea da, kezkak alde batera uztea, askatzea eta norbere burua eramaten uztea. Horixe transmititzen du Aurrera begirak ere: arnasa hartu, eta aurrera

Erlazionatutako sarrerak