Ikastaroa Kultura 

Loraldiaren tutoretzapeko kultur sormen egonaldia martxan da

Loraldiak antolatutako Gazteei zuzendutako Tutoretzapeko Kultur Sormen Egonaldia amaitu da, eta aurten ere euskaraz sortzen duten gazteei beren proiektuak garatzeko aukera eskaini die. Ekainaren 23tik 26ra, Lekeition, 13 sortzaile gaztek parte hartu dute, aurkeztutako 10 proposamenetatik hautatutako sei proiekturekin. (loraldia.eus) Egonaldiaren helburua ez da obra bat amaitzea, baizik eta sormen-prozesuari bultzada ematea. Horretarako, parte-hartzaileek euskal kulturako erreferenteen tutoretza, lanerako espazioak,… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Gipuzkoa Kultura 

Uda honetan ere erabili ahal izango duzu Kultura Bonu Gaztea

Albiste ona irakurzaleentzat: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Bonu Gaztea aurten uztailaren 18tik irailaren 30era ere erabili ahal izango da. Horrela, udako oporretan liburu berriak deskontuarekin erosteko aukera izango dute 16 eta 29 urte bitarteko gazteek. Bonuari esker, 20 eurotik gorako erosketetan, 12 euroko deskontua egingo da euskarazko liburuetan, eta 10 eurokoa beste hizkuntzetakoetan. Gazte bakoitzak gehienez bost bonu digital eskuratu… Irakurri gehiago
Dantza Gazteentzako baliabideak Kultura Musika Nafarroa 

Baluarteko denboraldia merkeago Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra bazara, aukera bikaina duzu Baluarte Fundazioaren 2026-2027 denboraldiaz prezio murriztuan gozatzeko. Programak musika, opera, dantza eta ikuskizun handiak biltzen ditu, gazteentzako deskontu bereziekin. Gazte abonua eskuratzen ahal duzu 128 euroan (B eremua) edo 98 euroan (C eremua). Gainera, sarrera solteek %20ko deskontua dute salmenta-aldi osoan, eta ikuskizuna baino azken hiru egunetan %70eko deskontua… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Gipuzkoa Kultura 

GipuzkoakoKultura Bonu Gaztea udan ere erabiliko da 2026an

Tumatxa Gazteak Liburuak erosteko asmoa baduzu, albiste ona dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Bonu Gaztea aurten ere martxan dago, eta berritasun nagusietako bat da udan ere erabili ahal izango dela, irailaren 30era arte. Aurreko edizioetan udako hilabeteak kanpoan geratzen ziren, eta, beraz, gazte askok ezin izaten zuten bonua opor garaian aprobetxatu. Programa 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.… Irakurri gehiago
Aisialdia Diru-Laguntzak Kultura 

Gazte Kultur Bonoa 2026: kulturaz gozatzeko 400 euro

18 urte beteko dituzten gazteek berriz ere izanen dute Gazte Kultur Bonoa (Bono Cultural Joven) eskatzeko aukera. 2026ko edizioak berrikuntza batzuk ekarri ditu: hemendik aitzina, dirua ez da bakarrik kontzertu, zinema edo liburuetan erabiltzen ahal, baita musika tresnak, material artistikoa edo kultura eta arteari lotutako ikastaroak ordaintzeko ere. Laguntza 400 eurokoa da, eta Espainiako Estatuan bizi diren eta 18 urte… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Kultura Nafarroa 

London City Ballet ikusteko deskontuak Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Dantza gustuko baduzu, aukera paregabea duzu London City Ballet konpainia ospetsua prezio merkeagoan ikusteko. Nafarroako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen titularrek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreran. Hogeita hamar urteko etenaldiaren ondotik, London City Ballet agertokietara itzuli da Christopher Marney zuzendariaren eskutik. Garai batean Sadler’s Wells areto ospetsuko… Irakurri gehiago
Bizkaia Integrazioa Kultura 

Barakaldon Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dabe gazteentzako ekitaldi batekin

Tumatxa Gazteak 🎉 Bihar, maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko da, eta horren harira, Barakaldoko Gazte Bulegoak ekitaldi berezi bat prestau dau Zurrumurruen Aurkako Talde Gazteagaz batera. 🙌 Gazteei zabalik egongo dan topaketea jai giroan egingo da, taldea ezagutzera emoteko eta kultur aniztasunaren garrantzia aldarrikatzeko. 📍 Hitzordua Gazte Bulegoan izango da, San Juan kalea 17an (Barakaldo), eta jarduerea 18:00etatik… Irakurri gehiago
Antzerkia Gazteentzako baliabideak Kultura Nafarroa 

Denboraren misterioan barrena: antzerkia eta deskontuak Nafarroako Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak Antzerkia gustuko baduzu, aukera ederra duzu Nafarroako Antzerki Eskolan ikuskizun berezi bat prezio merkeagoan ikusteko. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreraren prezioan. Obrak 1919ko Ingalaterrara eramaten gaitu. Conway familiak alaba baten urtebetetzea ospatzen duen gau batek emanen dio hasiera… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Kultura Nafarroa Zinea 

Zinemaz gozatu Gazte Txartelarekin Nafarroan!

Tumatxa Gazteak Zinema gustuko baduzu, Nafarroako Europako Gazte Txartelak aukera eder ugari eskaintzen dizkizu urte osoan. Filmak prezio merkeagoan ikusteko hainbat abantaila eta sustapen izanen dituzu Nafarroako zinema-areto eta kultur guneetan. Abantaila iraunkorrak 🎬 Golem zinemak (Baiona, Yamaguchi eta La Morea) Astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, sarrerak 6,60 euroan. 🎬 Nafarroako Filmoteka Sarrerak 2 euroan. Online erosteko, aldez aurretik deskontu-kodea… Irakurri gehiago
Bizkaia Kultura Musika 

Kultura bikoitza, abantaila bikoitzak Bizkaian

Tumatxa Gazteak Musika eta museoak gustuko badituzu, albiste ona dago zuretzat. Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) eta Bizkaiko Foru Museoak elkartu dira “Kultura artearen grinaz” kanpaina martxan jartzeko. Ekimen honen bidez, foru-museoak bisitatzen dituztenek edo BOSen 2025-2026 denboraldiko kontzertuetara joaten direnek hainbat abantaila esklusibo eskuratu ahal izango dituzte. 🎻 Deskontuak BOSen kontzertuetarako sarreretan 🏛️ 2×1 promozioak aukeratutako foru-museoetan 📅 Kanpaina 2026ko… Irakurri gehiago
1 2