Antzerkia 

Pabellon 6ko konpainia gaztea

Bilboko Pabellon 6 sorkuntza-laborategi handia da. Urtez urte, antzezlan eta ikuskizun berriak sortu eta eszenaratzen ditu. Horrez gai, 2015ean Pabellón 6ko Gazte Konpainia sortu zuen, gazteentzat antzerki profesionalaren ateak irekitzeko asmoaz. Gazte Konpainiak arte eszenikoetan hezitako gazteentzat bere lehenengo esperientzia profesionala izango den plataforma bat sortzen du; antzerki sektorearekin esperientzia haundiko talde baten eskutik, lehen harreman bat. Antzezleak ez ezik,… Irakurri gehiago
Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka 

Vital Fundazioaren Erasmus bekak

Vital Fundazioak dirulaguntza deialdia ireki du 2024-2025 ikasturtean Erasmus programarako. Araban erroldatutako ikasleek eman dezakete izena deialdi honeta eta bekak 1.200 eurokokak izan daitezke. Europar Batasuneko herrialde kideetan graduko ikasleak  mugitzeko programan onartuta dauden estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleeei zuzenduta daude beka hauek. Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldietarako laguntzak 700 eurokoak izango dira. Lau hilabetetik beherakoek, berriz, 120… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

ØDEI – Goizegi Hiltzeko: rapetik trapera jauzi ausarta

ØDEI raperoak bere bakarkako bidean sendo jarraitzen du, eta horren froga da bere bigarren lan luzea: Goizegi Hiltzeko. Diskoa 2025eko martxoan kaleratu zuen, eta argi uzten du artista ez dela geldi geratu: 15 abestiz osatutako lan honetan soinu eta ertz berriak ukitu ditu. 2zio taldearekin hiru disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, ØDEIk bakarkako ibilbideari ekin zion. Oraingo lan honek,… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Musika Musika jaialdiak 

Jazzaldia 2025: 60. edizioa, gazteekin konektatzeko soinu berriak eta izen handiak

Jazzaldia jaialdiak 60. edizioa ospatuko du 2025eko uztailaren 22tik 27ra Donostian, eta ordainpeko programazioak erakusten du jaialdiak gazteei begirako proposamen garaikideak indartzen jarraitzen duela, bere izaera irekia galdu gabe. Kontzertuak hiriko agertoki enblematikoetan banatuko dira: Kutxabank Kursaal Auditorioa, Trinitate Plaza, Victoria Eugenia Antzokia eta San Telmo Museoa. Publiko gaztearentzat erakargarriak diren izenen artean nabarmentzen dira Jamie Cullum, jazzaren eta poparen… Irakurri gehiago
Formakuntza Hemeroteka 

IDarte: Diseinua ikasteko aukera

Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoak (IDarte) zabalik du 2025-2026 ikasturterako izena emateko eta matrikula egiteko epea. Ikasle berriek Diseinuko Goi Mailako Irakaskuntzako bi gradutan eta goi mailako hiru heziketa ziklotan sartu ahal izango dira. IDarte aukera bikaina da artearen eta diseinuaren alorretan lan egin gin nahi duten gazteentzat. Bere ikasketek sorkuntza eta diseinu-industrien sektorean lan egiteko gaitasuna ematen… Irakurri gehiago
Aisialdia Kultura Musika 

CaixaBank Miramar Gauak 2025: musika, gastronomia eta jasangarritasuna itsasoaren aurrean

CaixaBank Miramar Gauak jaialdia 2025eko maiatzaren 29an, 30ean eta 31n itzuliko da Donostiako Miramar Jauregia ingurune paregamera, udaberri amaierako kultur hitzordu berezienetako gisa sendotuta. Publiko gazteari eta askotarikoari zuzendutako proposamena da, eta zuzeneko musika, kalitatezko gastronomia eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen ditu esperientzia bakarrean. 2025eko kartelak gaur egungo eszenarekin lotura estua duten artistak biltzen ditu, hala nola Valeria Castro, Rita Payés,… Irakurri gehiago
Aisialdia Teknologia 

Miribilla-San Adriango Gaztegunea zabaldu dute Bilbon

Miribilla-San Adriango Gaztegune berria inauguratu du Bilboko Udalak. Ekipamendu berriak 160 metro koadroko azalera dauka. Gazteei aisialdi osasungarria, ingurune segurua eta garapen pertsonal, sozial eta hezigarrirako aukerak eskaintzeko diseinatuta dago. Dagoeneko hamar gaztegunez osatutako sarea dauka Bilbok. San Adriangoan lanak egin dituzte azken hilabeteotan, 10 eta 16 urte bitarteko gazteen beharretara egokitzeko. San Adriango Gaztegunean ‘Do it yourself’ filosofian oinarritutako… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa 

Gazteria Hizkuntza-Kluba Gasteizen

Hizkuntzak praktikatzeko aukera aparta dute gazte gasteiztarrek. Hizkuntza-Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea da. Udalaren ekimenez sortu da eta Gazte Informazio Bulegoan dago. Bertan ez da jorratzen gramatikarik, ezta ariketarik egin ere, helburua hitz-jariotasuna lantzea baita. Bertan parte hartzeko, 16 eta 35 urte bitartean izan behar duzu, eta aukeratutako hizkuntzan hitz… Irakurri gehiago
Formakuntza Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

“Ez zaitzatela nahas”: fake news-en aurkako kanpaina Nafarroan

Titular harrigarri bat ikusi eta sinetsi egiten duzu? Kontuz. Nafarroako Gobernuak “Ez zaitzatela nahas” kanpaina jarri du martxan, desinformazioaren aurka eta informazio egiazkoa defendatzeko. Zergatik da beharrezkoa?📊 10 pertsonatik 7k zailtasunak ditu albiste egiazkoa eta gezurrezkoa bereizteko.📊 Espainiako herritarren %69 kezkatuta dago fake news-en eraginarekin (Digital News Report 2025). Kanpainak gezurrezko albiste “sinesgarriak” sortu ditu adibide gisa (esaterako, Erriberriko Jauregian… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Brigade Loco-ren Bide baten esanahia: punkaren heldutasuna Bergaratik

Brigade Loco taldeak disko berria kaleratu du: Bide baten esanahia (2025). Bergaran sortutako punk rock taldea 2017tik hona euskal eszenako energia handienetakoa bihurtu da, eta lan honek urrats sendoa ematen du heldutasunerantz. 10 kantu berri eta Jonny Gerriwelten “Keep the flame alive” abestiaren bertsioa jasotzen ditu albumak, binilo beltzean eta eco blue edizioan eskuragarri. Lander (ahotsa), Alex eta Martin (gitarraak),… Irakurri gehiago
1 … 19 20 21 22 23 … 64