Idazketa sortzailea eta poesia bisuala uztartzeko tailerra Gasteizen

Tumatxa Gazteak

Hitzekin eta irudiekin esperimentatzea gustuko duzu? LABE Gazte Laborategiak idazketa sortzailea eta olerkaritza bisuala uztartzen dituen tailerra antolatu du, sormena lantzeko eta adierazpide berriak ezagutzeko.

Saioa azaroaren 28an izango da, 11:00etatik 14:00etara, LABE Gazte Laborategian. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta euskaraz egingo da.

Tailerrean, Oihana Arana bertsolari eta poetak eta Klara Schmidt diseinatzaile grafikoak collagearen bidezko poesia bisualaren inguruko proposamen bat aurkeztuko dute. Hitzak, irudiak eta konposizio grafikoa uztartuz, pieza originalak sortzeko aukera izango duzu.

Ariketa praktikoen bidez, hizkuntza eta irudia nahasteko modu berriak esperimentatuko dituzu, eta zure sormenari bide emango diozu. Gainera, sortutako lanak abenduan LABE Gazte Laborategian egingo den erakusketa kolektibo batean ikusgai egongo dira.

Doakoa da, baina aurrez izena eman behar da. Horretarako, azaroaren 23ra arte deitu 010 telefonora (edo 945 161 100 zenbakira) edo jo Gazte Informaziorako Udal Bulegora (OMIJ).

Animatu eta eman forma zure ideiei!

Informazio gehiago:Gasteizko Udalaren web orrian.

Erlazionatutako sarrerak