Araba Gazteentzako baliabideak 

GAZ zerbitzu berria Ribabellosan, Añanako landa-eremuko gazteentzat

Tumatxa Gazteak Añanako Kuadrillak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Arabako landa-eremuko lehen GAZ (Gazteentzako Arreta Zerbitzua) martxan jartzeko. Ribabellosan kokatuko da, Kuadrillaren egoitzan, eta gazteen emantzipazio-prozesuetan laguntzea izango du helburu. Zerbitzua doakoa, presentziala eta pertsonalizatua izango da, eta 16 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, baldin eta eskualdean bizi, ikasi edo lan egiten badute, edota bertan bizitzeko… Irakurri gehiago
Araba Ikastaroa LGTBI+ 

Barjaula: drag-aren mundua ezagutzeko tailerra Gasteizen

Tumatxa Gazteak Drag-a glamourra, folklorea eta kritika soziala uztartzen dituen adierazpen artistikoa da. Horren mundura gerturatzeko aukera izango duzu Gasteizko LABE Gazte Laborategian, Barjaila: drag & show jardueraren eskutik. Saioa azaroaren 27an egingo da, 19:00etatik 22:00etara, eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Protagonista Barjaula Travesti (Blau Piqué) izango da, Euskadiko drag king artista, sortzailea eta aktibista. Jarduerak… Irakurri gehiago
Aisialdia Gipuzkoa Musika 

Gipuzkoan Gazte Tour Zumaiara iritsiko da asteburu honetan!

Tumatxa Gazteak Gipuzkoan Gazte Tour (GGT) Zumaiara iritsiko da azaroaren 13an eta 14an, musikaz eta dantzaz gozatzeko bi eguneko egitarauarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimenak artista ezagunak eta tokiko talentua elkartuko ditu Komentua kultur topagunean. Lehen hitzordua azaroaren 13an, ostiralean, 18:00etan izango dugu, Irene Tempradok eskainiko duen hiri-dantzako masterclassarekin. Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko dugu; formularioa laster egongo da… Irakurri gehiago
Etxebizitza 

Emantzipatu nahi duzu? Ezagutu eskura dituzun laguntzak!

Tumatxa Gazteak Etxetik alde egin eta zure bizi-proiektua hasi nahi duzu? Edo dagoeneko emantzipatuta zaude eta zure egoera sendotu nahi duzu? GAZ eta Emantzipa ekimenek bidea errazteko informazioa eta laguntza eskaintzen dizkizute. GAZ emantzipazio-prozesuan laguntzeko informazio- eta orientazio-zerbitzua da. Ikasketei, lanari, etxebizitzari eta errenta-laguntzei buruzko zalantzak argitzeko aukera izango duzu, zure beharretara egokitutako aholkularitzarekin. Kontsultak WhatsApp bidez (646 109 126),… Irakurri gehiago
Bizkaia Osasun mentala Osasuna 

GazTEDurangaldea 2026: sare sozialak, osasun mentala eta harremanak hizpide

Tumatxa Gazteak Nola eragiten dute sare sozialek gure eguneroko bizitzan? Ondo erabiltzen ditugu, ala batzuetan haiek kontrolatzen gaituzte? Galdera horiei erantzuteko, GazTEDurangaldea 2026 hitzaldi-zikloa antolatu dute, 18 urtetik gorako gazteentzat. TED formatuko bi hitzaldi dinamiko izango dira, 70 minutukoak gutxi gorabehera. Bideo laburrak, benetako datuak, zuzeneko inkestak eta elkarrizketak erabiliko dituzte, sermoirik eman gabe. Hiru gai nagusi landuko dituzte: sare… Irakurri gehiago
Araba Musika Musika Eletronikoa 

Beat Bat: sortu zure musika Gasteizen!

Tumatxa Gazteak Musika urbanoa gustuko duzu? Beatak sortu, abestiak konposatu edo ahotsa grabatzen ikasi nahi duzu? Beat Bat musika urbanoaren laborategiak aukera ematen dizu sormenari bide emateko eta musika-ekoizpenean sakontzeko. Tailerra 15 eta 20 urte bitarteko gazteentzat da, eta ez duzu aurretiko esperientziarik behar. Saioak praktikoak izango dira, zure ezagutza-mailara egokituta, eta bakoitzaren amaieran zure musika-ekoizpena sortzeko aukera izango duzu.… Irakurri gehiago
Antzerkia Gipuzkoa 

Antzerkia sortzeko gogoa duzu? Kontadoresen aukera berria!

Tumatxa Gazteak Donostiako Kontadores gazte zentroak Antzerki Sormen Laborategia eskainiko digu, antzerkiaren munduan murgiltzeko eta gure sormena lantzeko. Nahia Sillero eta Ander Santxez izango ditugu bidelagun, gorputz-adierazpena, idazketa, interpretazioa, dantza eta ahotsa lantzeko. Laborategia euskaraz izango da, eta ostegunetan, 18:30etik 20:30era, elkartuko gara, urriaren 22tik urtarrilaren 21era. Saioetan, hainbat adierazpen artistiko probatu eta gure ideiak eszenara eramateko aukera izango dugu.… Irakurri gehiago
Aisialdia Zinea 

Nafarroako Filmotekan, sarrerak 2 euroan Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Zinema gustuko baduzu, baduzu plan ederra Nafarroan! Gazte Txartela baduzu, Nafarroako Filmotekako saio orokorretarako sarrerak 2 euroan eskuratzen ahalko dituzu. Izan ere, txartelarekin 3 euroko sarreraren ordez prezio berezia izanen duzu. Deskontua bi modutan lortzen ahal da: leihatilan, indarrean dagoen Europako Gazte Txartela aurkeztuta, edo online, aldez aurretik eskatu beharreko kode pertsonal baten bidez. Kodea eskatzeko epea 2026ko… Irakurri gehiago
1 2 3 … 64