Gazterrorifiko: beldurrezko pasabidea Sestaoko Gaztegunean

Tumatxa Gazteak

Halloween ospatzeko, Gazterrorifiko beldurrezko pasabidea antolatu du berriz Sestaoko Gazteguneak. Urriaren 30ean eta 31n izango da, eta bertan gazteok aukera izango dugu beldurrezko esperientzia honetan murgiltzeko.

Iazko arrakastaren ondoren, ekimenak bigarren edizioa izango du. Gazteguneko langileek, Gaztelekuko Antzerki Taldeko aktoreek, erabiltzaile batzuek eta Txamuskina Sestaoko enpresak elkarrekin prestatutako pasabidean, instalazioak eroetxe beldurgarri bihurtuko dituzte.

Ostiralean, urriaren 30ean, 16:30etik 20:30era egongo da zabalik; larunbatean, urriaren 31n, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era. Segurtasun-arrazoiak direla eta, talde bakoitzeko parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.

Parte hartzeko, aldez aurretik hitzordua hartu behar da. Izen-ematea urriaren 19an ireki zen, eta Gaztegunean bertan edo telefonoz egin daiteke: 944 722 127 edo 607 597 339.

Ausartzen zara Gazterrorifiko pasabidean sartzera?

Erlazionatutako sarrerak