Zinema merkeago Nafarroako Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak

Zinema gustuko baduzu, Gazte Txartelak hainbat abantaila eskaintzen dizkizu Nafarroan. 2026ko abenduaren 31ra arte, zinema-sarrera merkeagoak izanen dituzu hainbat aretotan.

Golem zinema-aretoetan, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, sarrera 6,60 €-koa da Gazte Txartelarekin. Baiona, Yamaguchi eta La Morea aretoetan erabil dezakezu.

Nafarroako Filmotekan, berriz, sarrerak 2 € balio du. Online erosteko, aldez aurretik deskontu-kodea eskatu beharko duzu.

Corellako María Villar Díaz zineman, sarreraren prezioan %10eko deskontua izanen duzu, dagokion kodearekin. Tuterako Ocine zinemetan, astearte eta ostegunetan, sarrera 6,40 €-koa da, jaiegunetan eta jai bezperetan izan ezik.

Horrez gain, «Gaztea bazara, zatoz zinemara» promozioari esker, asteartero 4,50 €-tan ikusi ahal izanen dituzu filmak Golem Baiona eta Yamaguchi aretoetan.

Beraz, badakizu: Gazte Txartela baduzu, aprobetxatu eta gozatu zinemaz!

Erlazionatutako sarrerak