Gipuzkuan Gazte Tour Arrasate, Zarautz, Zumarraga, Errenteria eta Hondarribiko udaletara bueltatuko da.
Gehiago irakurriCategoría: Musika
DJ eta Txosnetako kontzertuak Biboko Aste Nagusian 2023
Bilboko Aste Nagusian programa ofizialetik aparte ere kontzertu underground eta estilo desberdinekoak aurkitu daitezke txosnetan.
Musika estilo guztietako abeslari, DJ eta taldeak. Hona hemen kontzertu hauek!
Gehiago irakurriBilboko Aste nagusiko kontzertu guztiak eskuragarri
Aste nagusia Abuztuaren 19tik 27ra arte ospatuko da Bilbon, eta dagoeneko eskuragarri dago Aste Nagusiko kontzertu-programa osoa, Bilboko Konpartsek eta jaietako Batzorde Mistoak antolatutakoak. 👉 https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1279227167735&language=eu&pageid=1279227167735&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_HomeFiestas
Gehiago irakurriGipuzkoan Gazte Tour 2023
Urte osoan musika eta arte eszenikoez gozatzeko aukera izango dute 16 eta 25 urte gazteek, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituari esker. Hainbat udalerritan egingo dira Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalek eta zenbait eragilek elkarlanean antolatutako emanaldiak. Aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua da Gipuzkoan Gazte. Hauek dira orain arte baieztatutako emanaldiak: Meler + Andriu + DJ Oihan Vega: Eibar. Apirilak 15 STR +…
Gehiago irakurriBulego + Lemak (Gipuzkoan Gazte 2022)
Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Arrasaten, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren barruan. Bulegok leporaino bete dezake edozein dantzaleku, berbena edo jaialdi, gitarrekin eta sintetizadoreekin bultzatzen duen euskal pop trinko eta dantzagarriaren bidez. Azkoitiko boskotea 2019an entseguak egiten hasi eta 9 abesti banatu ditu dagoeneko bi EPtan (‘Bulego’, ‘Ilun dagon arren’). Noiz: Urriak 8 Ordutegia: 18.30. Non: Monterron Parkea (Arrasate).
Gehiago irakurriJanus Lester (2022 euskal musikaria gazteak)
2022. urtean nabarmendu diren euskal musikari gazteen artean, asko gustatu zaigu ‘Ez gaitzala loak harrapatu’, Janus Lester taldearen albuma. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez…
Gehiago irakurriKosmai Kosin (2022 euskal musikari gazteak)
Musika elektronikoa eta erritmo dantzagarriak jorratzen ditu Kosmai Kosin, 2022an gehien gustatu zaigun euskal musika tallde gazteetako bat. Gorpuzkingz eta Gaz Limbo taldeen errautsetatik sortutako taldeak ‘Apotheke’ izenburuko lehen diskoa argitaratu du, hainbat kantu sareen bidez zabaldu eta gero. Beraien helburua: Euskal Herria dantzan jartzean. Ildo horretan nabarmendu beharrekoak dira taldearen eraginak: The Prodigy, dlb, Plasaporros, Little Big, Bizarrap… Kosmai…
Gehiago irakurriXSakara (2022 euskal musikari gazteak)
XSakara Xabier Gutierrez (Bermeo, 1997) izeneko euskal rap abeslari gaztea da. ‘Lurrikarak’ albuma aurkeztu zuen 2022an, erabat interesgarria iiruditu zaigun lana. 12 urte besterik ez zituela hurbildu zen rap musikara eta 16 urterekin Marta eta Herbalist rapeatzaileekin C.O.D. taldean hartu zuen parte. Tradizioa eta doinu urbanoak euskaraz, entzutea merezi duen proposamen interesgarrian.
Gehiago irakurriBenizze (2022 euskal musikari gazteak)
Beñat Goitia musikari gasteiztarraren proiektua da Benizze. Montauk taldearekin doinu intimistagoak jorratu ondoren, doinu elektronikoen aldeko apustua egin du, ‘Benizze’ (2022) izenburuko bere lehen lanak erakusten duenez. Dance eta trap eraginak nabariak dira ‘Bazatoz’ kantua aurkezpen-txartel izan zuen proposamenean. Kauldi Iriondok zuzendutako klip dotorearekin batera aurkeztu zuen abesti hori Beñat Goitiak. Benizzeren berrien zain gaude, lehen diskoa izugarri gustatu zaigulako.
Gehiago irakurriMerina Gris (2022 euskal musikari gazteak)
Elektronikaren eta elementu organikoen artean mugitzen da Merina Gris, 2022an gehien gustatu zaigun euskal musika talde gazteetako bat. Donostiako hiru gaztek osatzen dute Merina Gris: Sarak, Julenek eta Paskalek. Durangoko Azokan aurkeztu zuten ‘Gureak ez direnak’ izenburuko EPa. Haren ondotik etorri da ‘Zerua orain’ Lp-a. Pop zakarra egiten dutela diote. Etiketa guztien gainetik, hurbiletik jarritzeko moduko proiektu gaztea da zalantzarik…
Gehiago irakurri