Gipuzkoan Gazte Tour Zumaiara iritsiko da asteburu honetan!
Tumatxa Gazteak
Gipuzkoan Gazte Tour (GGT) Zumaiara iritsiko da azaroaren 13an eta 14an, musikaz eta dantzaz gozatzeko bi eguneko egitarauarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimenak artista ezagunak eta tokiko talentua elkartuko ditu Komentua kultur topagunean.
Lehen hitzordua azaroaren 13an, ostiralean, 18:00etan izango dugu, Irene Tempradok eskainiko duen hiri-dantzako masterclassarekin. Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko dugu; formularioa laster egongo da eskuragarri.
Larunbatean, azaroaren 14an, 19:00etan, kontzertuen txanda izango da, sarrera librearekin. Kulto Kultibo Irungo rap eta reggae taldeak bere zuzeneko energia ekarriko du; Maleza DJs Menina & Azar bikoteak ere giroa jarriko du. Gainera, Ainhoa Urteaga abeslari eta konpositore zumaiarra izango dugu artista gonbidatu gisa. Bere abesti propioak eta Arrakala bakarkako lehen diskoko kantuak ezagutzeko aukera izango dugu.
