Lehiaketak Literatura Nafarroa 

Egile berriendako euskarazko literatura lehiaketa martxan da

Idazle gazteen interesekoa izan daitekeen deialdia zabaldu du Iruñeko Udalak. Egile berriendako euskarazko XXXVI. Literatura Lehiaketaren bidez, euskarazko literatura-sorkuntza sustatu eta idazle hasiberriei beren lanak ezagutarazteko aukera eman nahi zaie. Lehiaketan parte har dezakete Nafarroan jaio edo bizi diren egile berriek. Lanek euskaraz, jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta gai librea izanen dute. Egile bakoitzak lan bana aurkez dezake… Irakurri gehiago
Bizkaia Literatura 

Liburuaren Eguna ospatzeko momentu aproposa 📚

Tumatxa Gazteak 📖 Gaur ospatzen da Liburuaren Munduko Eguna, UNESCOk 1988tik sustatzen dauan nazioarteko eguna, irakurketearen garrantzia aldarrikatzeko. 📚 Eta zer hobeto egun hau aprobetxetea Bizkaiko Foru Liburutegiak eskaintzen dauan guztia ezagutzeko? Bilboko Diputazio kalean, Aldundiaren Jauregiaren atzean, 300.000 liburu eta argitalpen baino gehiago daukaz zure zain. 🙌 Gainera, bertan aurkituko dozuz: material propioa daukien ikasketa gelak herritarrentzako doako zerbitzuak… Irakurri gehiago
Literatura Nafarroa 

Iruñeko gazteendako lehiaketa literarioa martxan!

Tumatxa Gazteak Idaztea gustuko baduzu, adi! Iruñeko Udalak abiatu du 2026ko XXXVI. Gazteendako Lehiaketa Literarioa, eta aurten ere gazteek aukera izanen dute poesian edo kontakizun laburretan beren talentua erakusteko. Parte hartzen ahal dute 14 eta 18 urte arteko gazteek, baldin eta Iruñean erroldatuak badaude edo hirian ikasten ari badira. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 17ra arte egonen da zabalik, eta dena… Irakurri gehiago
Antzerkia Literatura Nafarroa 

Civivoxek poesia eta antzerkia ospatuko ditu ekitaldi bereziekin

Tumatxa Gazteak Civivox sareak artez beteriko egitaraua prestatu du Poesiaren eta Antzerkiaren Munduko Eguna ospatzeko. Martxoaren 21etik 28ra, antzerkia, poesia eta topaketak izanen dira hiriko hainbat Civivoxetan. Programazioan bi antzezlan, haur ikuskizun bat, artista-topaketak eta Lorcaren inguruko irakurketa dramatizatu bat izanen dira. Antzezlanetako eta irakurketako sarrerak 3 eurotan daude, eta topaketak, berriz, dohainik izanen dira. Lehen hitzordua larunbat honetan izanen… Irakurri gehiago
Gipuzkoa Lehiaketak Literatura Tumatxa! 

LUMAfest!eko mikroipuin lehiaketan parte hartu eta liburu-bonuak irabazi

Tumatxa Gazteak Idaztea gustuko baduzu, aukera polita duzu zure sormena erakusteko. LUMAfest! Gipuzkoako gazte literatur jaialdiak ohiko mikroipuin lehiaketa jarri du martxan, eta parte hartzeko epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik. Lehiaketaren helburua da gazteen artean idazketa sortzailea sustatzea eta literaturarekiko interesa piztea. Horretarako, 14 eta 21 urte bitarteko gazteek gehienez 240 karaktereko mikroipuinak aurkeztu ahal izango dituzte, euskaraz… Irakurri gehiago
Araba Gazteentzako baliabideak Lehiaketak Literatura 

Gazte Hitzak 2026 literatura-lehiaketa martxan Gasteizen

Idaztea gustuko baduzu, hau zure aukera da! Gasteizen antolatutako Gazte Hitzak ipuin eta nanoipuin lehiaketak 2026ko ediziorako lanak aurkezteko epea ireki du. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta baldintza berezi bat du: testuetan “azala” hitza sartu beharko da. Bi kategoria daude. Nanoipuinen atalean (12–18 urte) testuek gehienez 300 karaktere izan ditzakete. Ipuinen atalean (18–30 urte), berriz, lanek… Irakurri gehiago
Bertsolaritza Literatura Nafarroa 

Olaia eta Alazne garaile Iruñeko Bertso-paperetan

Tumatxa Gazteak Badira jada irabazleak Iruñeko Bertso-paperen VI. Lehiaketan. Aurten, Olaia Leitza Errazkin eta Alazne Untxalo Erregerena izan dira saritu nagusiak. Lehiaketa hau Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dute, bertsolaritzari eta idazketa sortzaileari bultzada emateko. Aurten hamar lan aurkeztu dituzte, baina deigarria izan da B kategoria hutsik gelditu izana. Kategoria hori 2008 eta 2011 artean jaiotako gazteendako zen.… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Lehiaketak Literatura 

Gazte Hitzak 2025 lehiaketa eta erakusketa

Gazte Hitzak 2025 lehiaketak bere bidea amaitu du aurten ere, eta dagoeneko ikusgai daude saritutako nanoipuin eta ipuinak, baita ID-ARTEko ikasleek egindako ilustrazio ikusgarriak ere. 88 nanoipuin (euskaraz 32) eta 13 ipuin (euskaraz 7) aurkeztu dira “Zaporeak” gaiarekin lotuta. Epaimahaiak —Xabier Olaso eta Dorleta Kortazar— kalitatea, originaltasuna eta gaiarekiko hurbilketa baloratu dituzte. Saritutako lanak aurrez aurre ezagutu nahi? Zatoz erakusketa… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Ikerketak-Inkestak Kultura Literatura 

Gazteriak mitoa gezurtatzen du: irakurzaletasunak bizirik dirau

Irakurketak hazten jarraitzen du Estatuan, eta gazteria da joera horren protagonistetako bat. Kultura Ministerioa-k aurkeztutako Irakurketaren eta Liburuen Erosketaren Ohiturei buruzko 2024ko Barometroaren arabera, 14 eta 24 urte bitarteko biztanleen %75,3k liburuak irakurtzen ditu aisialdian, adin-tarte guztien artean portzentajerik altuena. Datu horrek gezurtatu egiten du oraindik zabalduta dagoen uste bat: gazteek irakurtzen ez dutela. Aitzitik, gazteak dira irakurle aktiboenak, bai… Irakurri gehiago
Lehiaketak Literatura 

Hizki Laburrak: Kontakizun laburren lehiaketa

Bosgarren urtez jarraian, Hizki Laburrak gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute Gasteizen. Euskararen erabilera literatur arloan sustatzea du helburu ekimenak. ,Gauekoak Gasteizko Gazteria zerbitzuko programak eta Izaskun Arrue Kulturguneak elkarlanean antolatutako egitasmoa da. Testuan erabili beharreko hitza proposatzen dute antolatzaileek: “jakin-mina”. Gehienez mila hitzez osatutako kontakizuna bidali beharko dute parte-hartzaileek. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Zazpi egun… Irakurri gehiago
1 2