Fundación Universia 2025-2026 bekak: 1.000 € zure ikasketetarako 🎓✨
Albiste ona! Fundación Universiak 300 beka eskainiko ditu 2025-2026 ikasturterako, desgaitasuna duten ikasleentzat. Helburua argia da: hezkuntza inklusiboa bultzatzea eta lan-merkatu berrira hobeto prestatzea.
Zer eskaintzen dute?
Beka bakoitza 1.000 eurokoa da, eta nahi duzun goi-mailako prestakuntza ordaintzeko erabil dezakezu: gradua, masterra, doktoretza, titulu propioak edo LHko erdi eta goi-mailako zikloak. Estatu mailan zein nazioartean baliagarria da.
Norentzat da?
– %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat
– Espainian bizi diren ikasleentzat
– 2025/26 ikasturtean matrikulatuta daudenentzat
Noiz eman izena?
2025eko uztailaren 7tik urriaren 6ra.
Nola?
Santander Open Academy plataformaren bidez. Proiektu pertsonal bat aurkeztu beharko duzu (bideoa edo audioa ere izan daiteke!), CVa, matrikularen agiria eta desgaitasun-ziurtagiria.
Helburua:
Ikaskuntza jarraitua, esperientziala eta digitala bultzatzea, kalitatezko enplegua lortzeko aukerak handitzeko.
Zure talentuak balio du. Ez utzi aukera hau pasatzen!
