Nafarroako Filmotekan, sarrerak 2 euroan Gazte Txartelarekin!
Tumatxa Gazteak
Zinema gustuko baduzu, baduzu plan ederra Nafarroan! Gazte Txartela baduzu, Nafarroako Filmotekako saio orokorretarako sarrerak 2 euroan eskuratzen ahalko dituzu. Izan ere, txartelarekin 3 euroko sarreraren ordez prezio berezia izanen duzu.
Deskontua bi modutan lortzen ahal da: leihatilan, indarrean dagoen Europako Gazte Txartela aurkeztuta, edo online, aldez aurretik eskatu beharreko kode pertsonal baten bidez.
Kodea eskatzeko epea 2026ko abenduaren 31ra arte egonen da zabalik. Kontuan hartu kodea eskatu behar duzula soilik deskontua erabili behar baduzu.
Gainera, deskontu-kode asko eskatu eta horietako gehienak erabiltzen ez dituzten pertsonei promozio hauetarako sarbidea mugatu ahal izanen zaie.
Ez galdu aukera eta gozatu zinemaz prezio berezian!
Informazio gehiago eta kodea eskatzeko: Nafarroako Gazteriaren Institutua.
