Feminismoa Lehiaketak Tumatxa! 

Erakutsi zure talentua Beldur Barik lehiaketan!

Gaztea al zara eta ezarritako arauak desafiatzea gustatuko litzaizuke? Beldur Barik bideo lehiaketaren XVII. edizioa hemen da, indarkeria matxistaren aurkako zure jarrera kritikoa adierazteko aukera emanez. 10 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta, lehiaketa honek zure ikuspegi berezia eta konprometitua erakustera gonbidatzen zaitu. Aurten, ohiko kategoriez gain, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ere parte hartu ahal izango dute.… Irakurri gehiago
Araba Arte Bekak Lehiaketak 

Gazte Arte 2026: erakutsi zure sormena Gasteizen!

Tumatxa Gazteak Artearen munduan lehen urratsak ematen ari bazara, Gazte Arte 2026 zuretzat da! Gasteizko Udalak gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzeko lehiaketaren edizio berria antolatu du, Montehermoso Kulturunearen parte-hartzearekin. Gasteizen edo Araban bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Pintura, eskultura, ilustrazioa, arte urbanoa, bideoa, performancea edo beste diziplina artistiko bat lantzen baduzu,… Irakurri gehiago
Araba Lehiaketak Musika 

Zure musika erakusteko prest? Gazte Talent 2026!

Tumatxa Gazteak Musika talde edo bakarlari gaztea bazara, Gazte Talent 2026 lehiaketa zuretzat da! Gasteizko Udalaren Gazteria eta Kultura Zerbitzuek eta Jimmy Jazz Elkarteak antolatutako ekimenak Arabako talentu gazteari eszenatokian aritzeko aukera eskaintzen dio. 12. edizioa izango da aurtengoa, eta Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteek har dezakete… Irakurri gehiago
Komikia Lehiaketak Nafarroa Tumatxa! 

KlasK komiki lehiaketa: marraztu zure istorioa!

Tumatxa Gazteak Komikiak sortzea gustuko duzu? KlasK komiki lehiaketa zure sormena erakusteko aukera da! Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako ekimen honek gazteen artean komikigintza sustatu eta adierazpen artistikoa bultzatu nahi ditu. 30 urtera arteko Nafarroako gazteek parte har dezakete, bi modalitatetan: fasetako modalitatean edo modalitate osoan. Lehenengoan, komikiaren gidoia aurkeztu behar da lehen fasean, eta, aukeratuz gero, grafikoa osatu bigarrenean. Modalitate… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa Sariak Tumatxa! 

GAL-MAL Sariak: zure Gradu edo Master Amaierako Lanak saria izan dezake Nafarroan!

Tumatxa Gazteak Gradu Amaierako Lanaren (GAL) edo Master Amaierako Lanaren (MAL) bidez zure ikasketetan egindako lana saritzeko aukera duzu GAL-MAL Sariak lehiaketaren VI. edizioan. Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako sariketa honetan, 2025-2026 ikasturtean TFG edo TFM aurkeztu eta 8 puntu edo gehiagoko nota lortu duten gazteek parte har dezakete. Bi sari mota daude: 1.500 euroko lehen saria eta… Irakurri gehiago
Arte Lehiaketak Nafarroa Tumatxa! 

Nafarroako 42. Gazte Artearen Topaketetako 30 proiektu finalistak aukeratu dituzte

Arteak erakartzen bazaitu, adi! 42. Gazte Artearen Topaketetan 30 proiektu finalistak aukeratu dituzte. Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) antolatutako ekimen honen bidez, gazteen sormena bultzatu nahi da, tutoretzak, ekoizpenak eta erakusketak eskainiz. Gainera, artistek harremanak egin eta beren ibilbidean aitzina egiteko aukera izanen dute. Epaimahaian, besteak beste, Ángel Erro idazlea eta Irati Majuelo kritikaria aritu dira literaturaren arloan, eta Karlota Laspalas… Irakurri gehiago
Komikia Lehiaketak Nafarroa 

Klask Komiki Lehiaketa: sortu eta hausnartu

Tumatxa Gazteak Komikiaren bidez gai sozial bati buruz hausnartu eta zure sormena erakusteko aukera zabaldu du Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI). Klask Komiki Lehiaketaren helburua gazteen sormena bultzatzea eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak sustatzea da, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde. Lehiaketa 14 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, Nafarroan bizi badira edo Gazte Txartela badute. Lanak euskaraz… Irakurri gehiago
Lehiaketak Literatura Nafarroa 

Egile berriendako euskarazko literatura lehiaketa martxan da

Idazle gazteen interesekoa izan daitekeen deialdia zabaldu du Iruñeko Udalak. Egile berriendako euskarazko XXXVI. Literatura Lehiaketaren bidez, euskarazko literatura-sorkuntza sustatu eta idazle hasiberriei beren lanak ezagutarazteko aukera eman nahi zaie. Lehiaketan parte har dezakete Nafarroan jaio edo bizi diren egile berriek. Lanek euskaraz, jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta gai librea izanen dute. Egile bakoitzak lan bana aurkez dezake… Irakurri gehiago
Araba Gazteentzako baliabideak Lehiaketak Musika Musika jaialdiak 

Irabazi ARF jaialdirako sarrerak eta backstage bisita!

Tumatxa Gazteak Rocka gustuko baduzu, adi! Gasteizko Gazteria Zerbitzuak aukera paregabea jarri du martxan: Azkena Rock Festival (ARF) jaialdiaz gozatzeko bi esperientzia bikoitz zozkatuko ditu. Sari bakoitzak 3 egunetarako bi bonu eta backstage edo agertoki atzeko gunera bisita gidatu bat barne hartzen ditu. Aukera bikaina da jaialdia barrutik ezagutzeko eta zuzeneko musikaz bete-betean gozatzeko. Parte hartzeko, 18 eta 35 urte… Irakurri gehiago
Bekak Lehiaketak Nafarroa 

Arkaitz Uranga da Minaberri Bekaren irabazlea

Tumatxa Gazteak Badago irabazlea Minaberri Bekaren hirugarren edizioan. Arkaitz Uranga Urbieta gazteak lortu du literatura gaztearen nazioarteko obra bat euskarara ekartzeko beka. Aurkeztutako sei proiekturen artean hautatu dute, eta orain Jürg Schubiger idazle suitzarraren “Als die Welt noch jung war” lana itzultzen ariko da. Prozesuan lagun izanen du Naroa Zubillaga Gomez itzultzaile eta EHUko irakaslea, mentore modura. Epaimahaia Ainhoa Mendiluze… Irakurri gehiago
1 2 3 … 7