Beat Bat: sortu zure musika Gasteizen!
Tumatxa Gazteak
Musika urbanoa gustuko duzu? Beatak sortu, abestiak konposatu edo ahotsa grabatzen ikasi nahi duzu? Beat Bat musika urbanoaren laborategiak aukera ematen dizu sormenari bide emateko eta musika-ekoizpenean sakontzeko.
Tailerra 15 eta 20 urte bitarteko gazteentzat da, eta ez duzu aurretiko esperientziarik behar. Saioak praktikoak izango dira, zure ezagutza-mailara egokituta, eta bakoitzaren amaieran zure musika-ekoizpena sortzeko aukera izango duzu.
Bi saio antolatu dituzte:
- Abenduaren 28an: Musika-ekoizpena. DAW softwarea, konposizioa, beatmaking-a, grabazioa, edizioa, nahasketa eta mastering-a landuko dituzu.
- Abenduaren 29an: Musika-konposizioa. Musika urbanoaren estiloak, harmonia, tonalitatea, abestien egitura eta ahots-ekoizpena ezagutuko dituzu.
Bi saioak 10:00etatik 14:00etara egingo dira, ARKABIAko ikasgeletan (sarrera Olaguibel kaleko 2. zenbakitik).
Doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Animatu, esperimentatu eta hasi zure musika sortzen!
Informazio gehiago eta izen-ematea, Arkabiaren web orrian.
