Bekak Diru-Laguntzak 

#Youth4Regions, kazetari gazteentzako laguntzak

Kazetari gazteei eta kazetaritza ikasleei zuzendutako #Youth4Regions programaren 2025 edizioan izena emateko epea zabaldu du Europako Batasunak. Ekimenak Bruselan urrian astebeteko egonaldia eskaintzen die kazetarigai gazteei. Bertan formakuntza-saioak eta kazetari esperimentatuen tutoretza jaso, prentsa-aretoan lan egin eta erakundeko bulegoak ezagutzeko aukera izango dute. Hiru kategoriatan aurkez daitezke hautagaitzak: kazetaritza orokorra, fotokazetaritza eta bideoa. Hautagaiek 18 eta 30 urte bitartean izan… Irakurri gehiago
Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka 

Vital Fundazioaren Erasmus bekak

Vital Fundazioak dirulaguntza deialdia ireki du 2024-2025 ikasturtean Erasmus programarako. Araban erroldatutako ikasleek eman dezakete izena deialdi honeta eta bekak 1.200 eurokokak izan daitezke. Europar Batasuneko herrialde kideetan graduko ikasleak  mugitzeko programan onartuta dauden estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleeei zuzenduta daude beka hauek. Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldietarako laguntzak 700 eurokoak izango dira. Lau hilabetetik beherakoek, berriz, 120… Irakurri gehiago