Hemeroteka 

Martxan da, Memeka euskarazko meme-lehiaketa

Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa, eta, gehienetan, jatorrizko irudi, bideo edo testu baten nahasketa satirikoan oinarritzen dena. Memeak komunikazio bitarteko eta elementuak dira gazteentzat, eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez partekatzen dituzte, euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo besterik gabe lagunekin dibertitzeko. Umorea, satira, ironia… lantzen dituzte gazteek bitarteko grafikoen bidez,… Irakurri gehiago
Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka 

Vital Fundazioaren Erasmus bekak

Vital Fundazioak dirulaguntza deialdia ireki du 2024-2025 ikasturtean Erasmus programarako. Araban erroldatutako ikasleek eman dezakete izena deialdi honeta eta bekak 1.200 eurokokak izan daitezke. Europar Batasuneko herrialde kideetan graduko ikasleak  mugitzeko programan onartuta dauden estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleeei zuzenduta daude beka hauek. Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldietarako laguntzak 700 eurokoak izango dira. Lau hilabetetik beherakoek, berriz, 120… Irakurri gehiago
Formakuntza Hemeroteka 

IDarte: Diseinua ikasteko aukera

Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoak (IDarte) zabalik du 2025-2026 ikasturterako izena emateko eta matrikula egiteko epea. Ikasle berriek Diseinuko Goi Mailako Irakaskuntzako bi gradutan eta goi mailako hiru heziketa ziklotan sartu ahal izango dira. IDarte aukera bikaina da artearen eta diseinuaren alorretan lan egin gin nahi duten gazteentzat. Bere ikasketek sorkuntza eta diseinu-industrien sektorean lan egiteko gaitasuna ematen… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

EGK-ko Formakuntza Plana

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), bere Batzar Orokorrean EGK-ko 2025 Formakuntza Plana EGK osatzen duten elkarteei aurkeztu die. Formakuntza Plan honek gazte elkarteen formakuntza beharrak asetzeko asmoz, bi programatan oinarritu du bere jarduna: Formakuntza Plana eta Ahalbidetuz. Formakuntza Planak gazte elkarteak indartu nahi ditu, formakuntzaren bidez laguntza teknikoko prozesuak ezarriz. EGKren ustez, formakuntza da gazte-elkarteak indartzeko eta gazteen parte hartzea sustatzeko… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Enpresetan praktika ordainduak egiteko bekak

Busturialdeko enpresetan lanekoak ez diren praktika ordainduak egiteko bekak atera dituzte Busturialdean. Busturialdeko hainbat udalek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika_Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udalek) sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere badu programa honek. Beka hauen bitartez, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango duzu. Hileko zenbateko garbia 900… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Rafting eta ur gymkhana (Gauekoak)

Rafting eta ur gymkhama saio interesgarria antolatu dute, Gauekoak Gasteizko gazteentzako aisialdi programaren barruan. Ontzi batean Irati ibaia zeharkatuko dute parte-hartzaileek, Irunberriko arroilatik igarota. Taldeka, ontzian gidatuko dituzte,  inguruneko ingurumen-balioak partekatuz eta transmitituz, eta ibaia barrutik, ibilgutik bertatik, ezagutzeko aukera izango da. Gune hau ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutzeko aukera! Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Txuri Urdin izotz pistara irteera (Bilbao Gazte)

Aurtengo Gabonetan, animatu Donostian patinatzera, Bilbao Gazte programaren barruan antolatutako irteera honetan Txuri-Urdin izotz-jauregia Gipuzkoako eta Euskadi instalazio adierazgarrienetako bat da. Tamaina ofizialeko izotz-pista bat du, izotz-hockeyan, patinaje artistikoan eta curling-ean aritzeko. Eskularruak ekarri behar dira. Irakurri informazioa eta izena eman! Abenduak 27 9:30 – 15:00.  Prezioa: 5€. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Dekorazio tailerra: japan bags (Gaztekluba)

Diseinatzea gustatzen zaizu? Orduan, gehien gustatzen zaizuna diseinatzeko aukera izango duzu, motxila batean, gero etxera eraman eta nahi duzun tokietan erakusteko. ‘Tote baga’ diseinatzen ikasiko duzu Aste Santuko oporretan Bilboko Gaztekluba programaren barruan antolatutako tailer honetan.https://bilbaogazte.bilbao.eus/gazteklubaastesantua/ Animatu eta eman izena! Apirilak 14 17:30 – 20:00. Doan. Irakurri gehiago
Arte Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka Tumatxa! 

Getxoarte egonaldi bekak 2024

Uztailaren 15era arte zabalik egongo da Getxoarte egonaldi beken 2024ko edizioa. Getxoko Kultur Etxeak bultzatutako ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu nahi dute. Bide batez, sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, horietako bakoitza 5.000 eurokoa. Deialdi honetara praktika garaikideen lan eta proiektu argitaragabeak aurkez daitezke. Banakakoak zein… Irakurri gehiago
Antzerkia Hemeroteka 

Selfi, euskal nerabeek sortutako antzezlana

Bere belaunaldia deskribatzen duen antzezlana sortu dute 25 nerabe bizkaitarrek. ‘SELFI. Gaztea izatea ikuskizunaren gizartean’du izenburu ikuskizunak eta emanaldi bakarra dago aurreikusita, maiatzaren 25ean Bilboko Sala Bbk aretoan. Proiektuak hainbat galdera plazaratzen ditu: Zer da gaur egun nerabea izatea, espektakuluaren gizartean? Zer dakite helduek gazteei buruz? Zer gertatzen da insititutura iristen direnean? Nola ikusten dute bere burua nerabeek beraiek? Juan… Irakurri gehiago
1 2 3 … 19