Gazteria Hizkuntza-Kluba Gasteizen
Hizkuntzak praktikatzeko aukera aparta dute gazte gasteiztarrek. Hizkuntza-Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea da. Udalaren ekimenez sortu da eta Gazte Informazio Bulegoan dago. Bertan ez da jorratzen gramatikarik, ezta ariketarik egin ere, helburua hitz-jariotasuna lantzea baita.
Bertan parte hartzeko, 16 eta 35 urte bitartean izan behar duzu, eta aukeratutako hizkuntzan hitz egiteko maila ertaina edo altua izan. Ingeleseko taldeak astearteetan 19.00etatik 20.30etara elkartzen da eta ostiraletan 18.30etatik 20.00etara. Beste hizkuntzaren bat praktikatu nahi izanez gero, idatzi coordinaomij@vitoria-gasteiz.org email-era.
Ikasturteko %80ko asistentzia betetzen dutenek diploma eskuratzeko eskubidea izango dute. Horrez gain, baliagarria izango da EHUko hautazko kredituak eskuratzeko graduko ikasleentzat.
