IDarte: Diseinua ikasteko aukera

Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoak (IDarte) zabalik du 2024-2025 ikasturterako izena emateko eta matrikula egiteko epea. Ikasle berriek Diseinuko Goi Mailako Irakaskuntzako bi gradutan eta goi mailako hiru heziketa ziklotan sartu ahal izango dira.

IDarte aukera bikaina da artearen eta diseinuaren alorretan lan egin gin nahi duten gazteentzat. Bere ikasketek sorkuntza eta diseinu-industrien sektorean lan egiteko gaitasuna ematen diete ikasleei. Besteak beste, honako espezialitateak jorratzen dituzte: barne diseinua, diseinu grafikoa, ilustrazioa, animazioa eta argazkigintza.