Miribilla-San Adriango Gaztegunea zabaldu dute Bilbon
Miribilla-San Adriango Gaztegune berria inauguratu du Bilboko Udalak. Ekipamendu berriak 160 metro koadroko azalera dauka. Gazteei aisialdi osasungarria, ingurune segurua eta garapen pertsonal, sozial eta hezigarrirako aukerak eskaintzeko diseinatuta dago. Dagoeneko hamar gaztegunez osatutako sarea dauka Bilbok. San Adriangoan lanak egin dituzte azken hilabeteotan, 10 eta 16 urte bitarteko gazteen beharretara egokitzeko.
San Adriango Gaztegunean ‘Do it yourself’ filosofian oinarritutako Maker gune dauka. Erabiltzaileek Bilbao Gazte STEAM Estrategiarekin lotutako ekipo eta jarduerez ere gozatu ahal izango dute. Jarduera horiek bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzen dituzte gazteen artean eta besteak beste Green Power, robotika eta LEGO programazioa, 3D inprimaketa eta antzekoak egin ahal izango dira. Horrez gain, guneak espazio diafano handi bat dauka ikasteko edo taldeko lanak egiteko mahaiekin, Gaztegunean programatutako jarduerak egiteko eta jarduera dinamikoetarako gunea, hala nola dantza egiteko edo erlaxatzeko gunea.
