ØDEI – Goizegi Hiltzeko: rapetik trapera jauzi ausarta
ØDEI raperoak bere bakarkako bidean sendo jarraitzen du, eta horren froga da bere bigarren lan luzea: Goizegi Hiltzeko. Diskoa 2025eko martxoan kaleratu zuen, eta argi uzten du artista ez dela geldi geratu: 15 abestiz osatutako lan honetan soinu eta ertz berriak ukitu ditu.
2zio taldearekin hiru disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, ØDEIk bakarkako ibilbideari ekin zion. Oraingo lan honek, ordea, ez du aurrekoen antzik: trap eta drill erritmika eta estetika berriak dira nagusi, eta rap klasikotik urrats sendoa da.
Gainera, ØDEIk beste jauzi bat ere egin du: rapero soil izatetik bere buruarentzako musika ekoizle izatera. Diskoko ekoizpen guztiak Alkimia Prod-ekoak dira, berak eta Jo Olaskuagak osatutako proiektuarenak.
Goizegi Hiltzeko lan gordina, berritzailea eta pertsonala da. ØDEIren etapa berriaren soinu
