Mirari Etxeberriak irabazi du Nafarroako 2025eko Pertsona Gaztearen Saria
Mirari Etxeberria (Andoain, 1998) 2025eko Pertsona Gaztea saria jaso du, musika klasikoaren munduan egindako ibilbideagatik.Txikitatik musikaz inguratuta bizi izan da, eta 2017an Iruñeko Gazte Orkestra (JOP) sortu zuen, 20 pertsonarekin hasi eta gaur egun 200 inguru dituen proiektua.
Amsterdamen Orkestra Zuzendaritza ikasten denboraldi bat eman duen arren, JOPek aurrera jarraitu du. “Itzulera ikaragarria izan da”, dio, nahiz eta mezu argia ere botatzen duen: “Ideala honetatik bizitzea litzateke, baina egungo errealitate kulturalak ez du
Mirarik bere amaren garrantzia azpimarratzen du inspirazio gisa, eta musika klasikoa defendatzen du burua irekitzeko bide gisa: “Asko transmititzen dizu, bildu egiten zaitu, eta are gehiago zuzenean ikusten baduzu”.
Proiektu propioak martxan jartzen ari direnei bi aholku nagusi ematen dizkie:
– “Ez hartu pertsonalki bidean dauden oztopoak”
-“Jende onez inguratu zaitezte, bakar batek ezin baitu dena egin”
Mirarik argi erakusten du pasioak eta konstantziak zerbait handia sor dezaketela. Zorionak!
