Loraldia: Udako Sormen-Egonaldiak 2025

Loraldiaren Udako Sormen-egonaldiak ekainaren 23tik 26ra bitartean egingo dira Lekeition. Bertan, 7 proiektu hautatu dira, guztira 19 gazte sortzaileren parte-hartzearekin.

Egonaldiak espazioa, denbora eta tutoretza profesionala eskainiko dizkie parte-hartzaileei, beren sormen-proiektuak garatu ahal izateko. Tutoretza talde bakoitzeko eragileentzat erreferente diren sortzaileek eskainiko dituzte. Besteak beste, Izarok eta Ines Osinagak edota Hortzmuga kale antzerki konpainiak eskainiko diete laguntza sortzaile gazte hauei.


Lau egun hauetan, diziplina ezberdinetako sormen berriei hastapena emateko aukera izango dute gazteek.

Hautatutako proiektuak honako hauek izango dira, jorratzen dituzten diziplinekin batera:

-Bertikaltasunetik haratago – Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Nerea Sanz eta Aritz Castillo (Teatroa – Dantza – Performancea)

-Irhitzi – Maddi Etxeberria (Musika – Literatura)

-Ibiltariak kaleetan zehar – Oier Agirre, Maite Gandia, Nerea Sanz etaHekthor Briñas / Folk (Kale antzerkia – Musika – Performancea)

-Harremanak – Lide Arrieta eta Noa Andueza (Literatura)

-Amultsuki – Joane Zarragoitia, Antia Lopez eta Jone Muruzabal (Musika)

-Ximurrak – Gontzal Royuela (Teatroa – Dramaturgia)

Sormen-egonaldiak diziplina anitzeko gazte sortzaileen sormen-prozesuak bultzatzea du helburu. Ekimen hau Loraldiaren eskutik dator, eta Lekeitioko Udalak, NAIZ irratiak, Laboral Kutxak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute.

Sormen-egonaldiak diziplina anitzeko gazte sortzaileen sormen-prozesuak
bultzatzea du helburu.
Ekimen hau Loraldiaren eskutik dator, eta Lekeitioko Udalak, NAIZ irratiak,
Laboral Kutxak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute.

Bertikaltasunetik haratago – Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino
de Pablos, Nerea Sanz eta Aritz Castillo (Teatroa – Dantza –
Performancea)

Amultsuki – Joane Zarragoitia, Antia Lopez eta Jone Muruzabal (Musika)

Ximurrak – Gontzal Royuela (Teatroa – Dramaturgia)

Erlazionatutako sarrerak