Rozalen, 2025eko sanferminetan
2025eko San Fermin jaietako egitaraua musikaz beteta dator. Bertan arituko diren izarren artean, Rozalen kantari espainiarra nabarmendu behar dugu.
Rozalén, hiru urrezko disko dituela, espainerazko autore-kantuaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da eskubide osoz. 2024an ‘El abrazo’ izenburuko albuma argitaratu zuen.
Disko honetan Latinoamerikako folka, soinu elektronikoak, introspekzioa eta erritmo dantzagarriak tartekatzen ditu, beti ere gizatasunez betetako testuen bitartez.Azken urteetako gaztelaniazko musikaren artista garrantzitsuenetako batek sinatutako lan bikaina.
Noiz: Uztailak 8.
Ordua: 23.45.
Non: Gaztelu Plaza (Iruña)
