Janus Lester, 2025eko sanferminetan
Janus Lester talde beratarrak Iruñan joko du 2025eko sanferminetako egitarauaren barruan.
Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez.
2022an argitaratu zuen estudioko lehen albuma Janus Lesterrek, ‘Ez gaitzala loak harrapatu’ izenburupean. Horren ondoren iritsi zen ‘Lore’ (2024), bizitzak ezustean ekartzen dizkigun gauzei eskainia.
