Aisialdia Nafarroa Teknologia 

Saran Euskaraz Jardunaldia Nafarroan

DBHko 4. eta Batxilergoko 1go ikasmailetako 1.400 ikaslek parte hartu zuten urriaren 14 eta 15 egunetan, Iruñeko Baluarte Jauregian egin ziren Sarean Euskaraz jardunaldietan. Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatutako Ekimen honen bitartez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskaraz murgiltzen dira gazteak. Aurreko edizioak kontuan hartuta, 8.500etik gora ikaslek hartu dute parte jada. Jardunaldiak hiru gunetan egin ziren: Ikas Aretoa (profesionalei zuzendua),… Irakurri gehiago
Dantza Musika 

Gipuzkoan Gazte Tour, Eibarren

Gipuzkoan Gazte Tour zikloa Eibarrera iritsiko da Urriaren 26an. Noan, Udaz eta Ayvee musikariek, eta Leire Dallas dantzari eta koreografoak parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako zikloaren jardunaldi honetan. Emanaldiak 11.30etan hasiko dira, Leire Dallas dantzari eta koreografoak emango duen master-class-arekin. Errenterian jaiotako artista Madrilen bizi da gaur egun. Natalia Lacunza eta Bad Gyal-ekin lan egin du besteak beste,… Irakurri gehiago
Integrazioa 

Trapezistak Programa 2024

‘Trapezistak’ du izena Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza-sarerik ez duten gazteei gizarteratzeko eta helduarora igarotzeko babesa ematen dien programa. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren bultzadaz sortutako ekimenari esker, 58 lagunek emantzipazio-helburuak bete dituzte 2024ko lehen sei hilabeteetan. Aurtengo lehen seihileko datuei erreparatuz gero, parte- hartzaileen % 12k egonaldia amaitu dute, eta programaren emantzipazio-helburuak lortu dituzte. 58 lagunek parte… Irakurri gehiago
Antzerkia Dantza Literatura Musika Nafarroa 

Euskarazko kultura garaikidea, Iruñaldia festibalean

Erreferentziazko euskal sortzaileak eta talentu berriak bilduko dituen Iruñaldia festibalaren lehen edizioa egingo da azaroaren 18tik 23ra, Loraldiak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Euskaraz sortzen diren kultur garaikidearen proposamen berrienak eta ausartenak aurkeztuko ditu, orain arte Loraldiak bultzatutako ekimen guztietan bezalaxe. Iruñaldia jaialdiak euskaraz sortutako kultura garaikidea Iruñeko ikusleei hurbiltzea du helburu. Festibal honek Loraldia eragileak azken hamarkadan burutu dituen hainbat… Irakurri gehiago
Bideojokoak Teknologia 

Minijokoak sortzen ikasteko tailerra Gasteizen

Minijokoak sortzen ikasteko tailer espezializatua egingo dute urriaren 25ean Gasteizen, Udaleko Gazteriak Zerbitzuak eta Games Academy-k antolatuta. Roblox Studio tresna boteretsua erabiliz, Minecraften TNT Run ezaguna birsortzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Ingurune birtualen eraikuntza aztertuko dute, joko-mekanika zirraragarriak ezarriko dituzte eta sortutako jokoari ukitu apartekoak gehituko dizkiote. Inskripzioa on-line egin dezakezu. Irakurri gehiago
Arte Ikastaroa Komikia Literatura 

Idazketa Tailerra Donostian

Udazken honetan, idazketa tailerra antolatu dute Donostiako Kontadores Gazte Zentroan. Tailerra bi espezialitate izango ditu: komikia eta idazketa sortzailea. ‘Hitza ematen dizut’ idazketa sortzailea eta interpretazioa lantzeko tailerra da: sorkuntza-espazio bat. Bertan, ahotsa eta hitzak esploratuko ditugu, ahozko narrazioaren bidez eta hainbat testu eta poema eszenaratuz. Komikigintza tailerrean, berriz, marrazketa teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Saioetan zehar, narrazio grafikoaren oinarriak finkatzeko… Irakurri gehiago
Lehiaketak Musika 

Gazte Talent 2024

Arabako musikari eta talde gazteei zuzendutako Gazte Talent lehiaketaren beste edizio bat martxan jarri dute Jimmy Jazz Elkarteak eta Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edota lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Taldekideen % 25a 35-40 urte bitartean izatea onartuko da. Parte hartu nahi dutenek, 30 minutuko emanaldia prestatu beharko… Irakurri gehiago
Aisialdia Planak 

Escape-room Amorebieta Etxanon

Urriaren 31ean beldurrezko gaua pasatzeko aukera izango duzu, Amorebieta-Etxanoko Ametx Gazteria Zerbitzuak antolatu duen Zombie Escape-Room saioan. Izen-ematea Gazte Txokoan edo Gazte Informazio Bulegoan egin ahal izango da urriaren 14tik aurrera. Arimen Gaua pasatzeko plan aparta! Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Nafarroa Tumatxa! 

Nafarroa hasi da 2025-2028 Gazte Estrategia prestatzen

2024-9-20 Nafarroa jada hasi da 2025-2028 Gazte Estrategia prestatzen. Gazteriaren Institutua prozesu bat abiatu du gazteon beharrak eta ideiak jasotzeko. Estrategia honek gazteon ongizatea, enplegua, etxebizitza, berdintasuna eta aisialdi osasuntsua bezalako gaiak hobetzeko bidea izango da. Alfaro lehendakariordeak nabarmendu du estrategia hau gazteekin batera egingo dela, Ezer ez gazteentzat gazterik gabe” lelopean. Horregatik, inkestak, mahai territorial eta sektorialak, eztabaida taldeen… Irakurri gehiago
1 … 33 34 35 36 37 … 64