Saran Euskaraz Jardunaldia Nafarroan
DBHko 4. eta Batxilergoko 1go ikasmailetako 1.400 ikaslek parte hartu zuten urriaren 14 eta 15 egunetan, Iruñeko Baluarte Jauregian egin ziren Sarean Euskaraz jardunaldietan. Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatutako Ekimen honen bitartez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskaraz murgiltzen dira gazteak. Aurreko edizioak kontuan hartuta, 8.500etik gora ikaslek hartu dute parte jada.
Jardunaldiak hiru gunetan egin ziren: Ikas Aretoa (profesionalei zuzendua), ERA Aretoa eta Jolas Aretoa (Euskarazko IKTen inguruko esperientzia ludikoak hartu zituena). Behin lantegiak bukatuta, Ibil Bedi taldeko Amets Arangurenek eta Ibai Osinagak kontzertua eskaini zuten.
Sarean Euskaraz jardunaldiak 2017an hasi ziren antolatzen eta euskarazko IKTen alorreko ezinbesteko hitzordu bilakatu da dagoeneko. Aurreko edizioetan, 7.150 ikaslerengana iritsi ziren. 2024ko edizioan, berriz, 1.400 parte-hartzaile inguru izan dira.