2024ko Musika Nobedadea Musika 

MDA-k ‘Choka’ single berria aurkeztu du

MDAk ez du atsedenik hartzen, eta berriz itzuli da ‘CHOKA’ izeneko singlearekin. Single berriak Erromantiko Salvaje sagaren edizio berri bat aurreratzen du. Oraingo honetan, Kabasaki ekoizlearekin lankidetzan, bere eragin musikalekin eta belaunaldi osoarenekin jolasten da, reggaeton-eko klasiko bat jerk pieza bihurtzeko. B Plana zure herriko feriako talka-autoetan muntatuko balitz bezala. ‘Choka’ singleak musika egiteko modu eta joera berriak hobekien ulertu… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

Bengok ‘Belharra’ disko berria aurkeztuko du zuzenean

Aitor Bengoetxea musikari oiartzuarra dago Bengo izenaren atzean. 2024an disko berria plazaratu du, ‘Belharra’ izenburukoa. Eta zuzenean aurkeztuko du hainbat lekutan. Musika motari dagokionez, hiri-generoa jorratzen du Bengok. Abesteaz gain, Break dantzaria ere bada. 2021ean argitaratu zuen ‘4 Taupada’ bere EPa, eta 2022. urtean, hainbat abesti igo zituen plataforma digitaletara. 2023. urtearen hasieran argitaratu zuen ‘Bizirik’ lehendabiziko diskoa (Gaztea Saria artista hasiberri onenari), zortzi abestiz… Irakurri gehiago
Arte Diru-Laguntzak Nafarroa 

Gazte Sorkuntzarako laguntzak, 2024-2025

Sortzaile gazteentzako dirulaguntza deialdia ireki du Injuve-k (Espainiako Gazteriaren Institutuak). Izena emateko azken eguna 2025eko urtarrilaren 17a izango da, epea luzatzea erabaki baitute antolatzaileek. Gazte Sorkuntzarako Injuve Dirulaguntza 30 urte arteko gazte sortzaileei (35 urte arte ekintzailetza proiektuetarako) zuzendutako diru-laguntza bat da, 2025ean Amadis Aretoko (Injuve-ko erakusketa areto propioa) ikerketa, ekoizpen, mugikortasun, ekintzailetza eta komisariotza proiektuak egiteko, arte eszenikoen, ikusizko… Irakurri gehiago
Bekak Nafarroa 

Japonen ikasteko Vulcanus bekak

Japoniako Gobernuak Vulcanus beka programaren 2025eko edizioa jarri du abian. Eskabideak 2025eko urtarrilaren 20ra arte aurkez daitezke. Japoniako Vulcanus 1997an hasi zen. Programa hau ingeniaritzako edo beste zientzia arlo batzuetako ikasleentzako praktika industrialetan datza.Japoniako enpresa anfitrioi lider batek erabiltzen dituen teknologia aurreratuen eskaintza aztertzea.Beka programa honek helburu bikoitza du: Japoniera ikastea eta japoniar kultura ulertu eta estimatzea, atzerrian zortzi hilabeteko… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

Kai Nakai: ‘Gaupasa’ (2024)

Kai Nakai (Iratxa Aguilera, Gasteiz 1996) abeslari eta konpositoreak estudiko bigarren album luzea kaleratu du, ‘Gaupasa’ (2024) izenburupean. Euskaraz idatzitako zortzi abesti biltzen ditu lan berriak, besteak maitasuna, ahalduntzea eta bizitzaren ospakizunarekin lotutako gaiak jorratzen dituztenak. bezalako gaiak jorratuz. Ohi bezala, musika urbanoa, elektronika eta pop-a uztartzen ditu Kai Nakai. Horrez gain, nazioarteko zortzi izarren kolaborazioak biltzen ditu albumak: Manuva,… Irakurri gehiago
Antzerkia Dantza Musika 

Katapulta Tour zirkuituak 10 urte bete ditu

Abenduaren 2ra arte irekita egongo da Katapulta Tour zirkuituaren 10. edizioan izena emateko epea. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du ekimena, lurralde artista eta sortzaile gazteen lana ezagutarazi eta kultura eszenikoa hainbat udalerritara eramateko helburuarekin. ‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ programak hautatutako artistei Gipuzkoako hainbat espaziotan 4 emanaldi egiteko aukera eskaintzen zaie; espazio horietako bat izango da Kutxa Fundazioa Kluban, Tabakaleran. Gainera, 500… Irakurri gehiago
Bekak Teknologia 

AppaMaurizia proiektuak irabazi du 2024ko Loraldia Sormen Digitala beka

Loraldia elkarteko arduradunek Sormen Digitala Bekaren hirugarren edizioaren irabazlea izendatu dute.:AppaMaurizia, #Mauriziakezdauinorhil kolektibotik sortutako errealitate birtualeko proiektua. AppaMaurizia proiektuak teknologia berritzailea eta euskal folklorearen ondare kulturala uztartzen ditu, esperientzia murgiltzaile bat sortuz. Beka honen bidez, 10.000 euroko finantzazioa jasoko du proiektuaren prototipoa garatzeko. Loraldia Sormen Digitala Beka euskarazko eduki berritzaileak sustatzeko eta euskal ondare kulturalean konprometitutako sortzaile digitalen talentua bultzatzeko… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa Sariak 

Nafarroako gazteak protagonista: 2024ko Gazte Sariak banatu dira

2024-12-9 Nafarroako Gazteriaren Institutuak banatu ditu 2024ko Gazte Sarien garaikurrak, gizartean eragin positiboa duten gazte eta elkarteak nabarmenduz. María Chivite lehendakariak mezu argia bidali zuen: “beirazko belaunaldia” ez da ahula, baizik eta sentsiblea, kritikoa eta konprometitua. 💬🔥 Sarituen artean dago Youssou Ndiaye, 15 urterekin Iruñera iritsitako gazte senegaldarra. Lanetik ateratzean beste gazte migratzaileei laguntzen die, bizi izan dituen egoerak partekatuz.… Irakurri gehiago
Bertsolaritza 

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 32. edizio 2024ko azaroan eta abenduan jokatuko da. Lehiaketa azaroaren 4an hasiko da Bilbon eta abenduaren 5ean amaituko da Amorebieta-Etxanon. Tartean beste lau saio izango dira: Igorren (azaroak 6), Zallan (azaroak 11), Gernika-Lumon (azaroak 18) eta Mungian (azaroak 20). Bbk Fundazioak antolatzen du txapelketa, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin. Irakurri gehiago
1 … 31 32 33 34 35 … 64