2026ko musika nobedadeak Gipuzkoa Musika Musika Eletronikoa 

ØDEI, DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua

ØDEI (Odei Barroso) Urruñako rap abeslaria da, euskarazko raparen erreferenteetako bat. DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua izan da, eta dagoeneko entzungai eta ikusgai ditugu Donostia Kulturaren plataformetan haren saioaren emaitzak: podcast narratiboa, bideoa eta singlea. 2025ean kaleratu zuen ØDEIk bere bakarkako bigarren diskoa, Goizegi Hiltzeko. Oraingo saioan, disko horretako «Nun da Wally?» abestia grabatu du ULU Studioan. Donostia Kulturak, Elhuyarrek… Irakurri gehiago
Ikastaroa Musika Musika Eletronikoa 

Zure erritmoa ezagutu: DJ ikastaroa Donostiako Kontadoresean

Musika gustatzen zaizu eta zure doinu propioak sortzen ikasi nahi dituzu? Donostiako Kontadores Gazte Zentroak DJ ikastaroa antolatu du. Azaroaren 14tik abenduaren 5era bitartean, ostiralero 18:00etatik 20:00etara, Kontadoresek DJ ikastaroa eskainiko du DJ Siwanabaren eskutik. Bere festetan Karibeko eta Latino erritmoak iraganeko klasikoekin uztartzen dituen artista honek ikuspegi berezia dakar: musika ez da soilik soinua, baizik eta komunitateak batzen dituen… Irakurri gehiago
Ikastaroa Musika Musika Eletronikoa Tumatxa! 

Musika esperimental eta soinu-arte tailerra (Azkuna Zentroa)

Soinu-esperimentazio musikalaren mugimendu eta ordezkaririk garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du Bilboko Azkuna Zentroak, eta soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko.M Horretarako, tailer hau antolatu dute, musika esperimentalaren eta soinu-artearen Hotsetan programaren baitan. Oraingoan, Jonathan García Lana ‘Tunipanea’, Iker Ruiz de Apodaka ‘Judy’ eta Oier Iruretagoiena izango dituzte gonbidatu. Soinua denbora errealean grabatzeko eta editatzeko tresnei buruz jardungo dute, besteak beste.… Irakurri gehiago
Musika Eletronikoa 

Musika esperimental ikastaroa, Dj Amsiarekin (Azkuna Zentroa)

Musika elektronikoari buruzko tailer interesgarri honetan, tarifa murriztua  ordaintzen dute 30 urtetik beherako gazteek (Az txartela edukiz gero). Ikastaroa Bilboko Azkuna Zentroan izango da, azaroaren 16 eta 17 egunetan. Dj Amsia izango da irakaslea, euskal musika esperimentalaren figura esanguratsu eta ezezaguna. “Música electrónica, silico y ruido” tailer teoriko-praktikoan, DJ Amsiak sintetizadorea protagonista duen musika elektronikoaren historia asmatua errepasatzea proposatzen du: jatorria,… Irakurri gehiago