Gipuzkoa Teknologia 

Gaztematikako 2026-2027 ikasturtea hasi da Gipuzkoan

Gaztematika sareak 2026-2027 ikasturtea hasi du Kontadores zentroan egindako lehen foroarekin. Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuetako 50 profesional baino gehiago elkartu dira lan-ildo nagusiak eztabaidatzeko, gobernantza eredua aztertzeko eta hezitzaileen proposamen eta beharrak jasotzeko. 2008-2009 ikasturtean sortu zenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek sustatutako Gaztematika-k haur eta gazteen ongizatea eta parte-hartzea hobetzeko lan egiten du. Topaketa honetan, «Ingurune On» Ituna, TREBA… Irakurri gehiago
Aisialdia Gipuzkoa 

Udazkeneko ikastaroak Kontadoresen: izen-ematea zabalik

Tumatxa Gazteak Donostiako Kontadores Gazte Zentroak udazkeneko ikastaroak jarri ditu martxan, eta izena emateko epea zabalik dago. Guztira, 129 plaza eskainiko dituzte zortzi laborategitan banatuta, gazteen sormena eta interesak lantzeko. Ohiko laborategiez gain, aurten pilulak ere izango dira: proposamen laburragoak, urtean zehar eskainiko direnak. Hala, hainbat arlotan probatzeko eta ikasteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Eskaintzak askotarikoak dira: dancehall-a, zeramika, antzerki-sormena,… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Gipuzkoa Musika 

TXOPETek «Eraikin Handi Bat» aurkeztu du

TXOPET taldeak Eraikin Handi Bat singlea kaleratu du, datozen hilabeteetan argitaratuko duen disko berriaren aurrerapen gisa. Abestiak etapa berri bati ekingo dio taldearentzat, formazioa berrituta: Andoni Barinaga-Rementeria (bateria), Jon Fernandez (gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Güemes (baxua) taldekideei Niko Bortolini batu zaie gitarran. Eraikin Handi Bat abestiak eraikin handi baten irudia erabiltzen du egungo gizartean gora egiteko anbizioaren eta presioaren… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Gipuzkoa Musika 

Julia Z.-k bizitza berria eman dio bere lehen EPari

Tumatxa Gazteak Julia Z. Donostiako 12 urteko musikari gazteak etapa berri bati ekingo dio Oso Polita diskoetxearen eskutik. Bat bere lehen EPa da, eta Juliak berak idatzitako bost abesti biltzen ditu. Hasieran, familiakoentzat oroigarri gisa grabatzeko sortu ziren kantuak, baina proiektua handitzen joan da pixkanaka. Iker Lauroba musikariak ekoitzi du lana, Aiako Melodi Estudioan. Abestiek Juliaren bizipen eta sentsazioak jasotzen… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Gipuzkoa Musika Musika Eletronikoa 

ØDEI, DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua

ØDEI (Odei Barroso) Urruñako rap abeslaria da, euskarazko raparen erreferenteetako bat. DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua izan da, eta dagoeneko entzungai eta ikusgai ditugu Donostia Kulturaren plataformetan haren saioaren emaitzak: podcast narratiboa, bideoa eta singlea. 2025ean kaleratu zuen ØDEIk bere bakarkako bigarren diskoa, Goizegi Hiltzeko. Oraingo saioan, disko horretako «Nun da Wally?» abestia grabatu du ULU Studioan. Donostia Kulturak, Elhuyarrek… Irakurri gehiago
Aisialdia Gipuzkoa 

TREBA Gazteak berritu da: escape room-a, tailerrak eta podcasta

Tumatxa Gazteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuak bultzatutako TREBA Gazteak programak formatu berria estreinatuko du. Gipuzkoako sei udalerritan, gazteek escape room batean parte hartu, prestakuntza-tailerrak egin eta podcast bat sortzeko aukera izango dugu, aisialdia, ikaskuntza eta parte-hartzea uztartuz. Hiru gai landuko dituzte: feminismo intersekzionala (Aske ON), teknologia berriek eta algoritmoek gazteen bizitzan duten eragina (Cntrl. ON) eta ongizate… Irakurri gehiago
Gipuzkoa Tumatxa! Zinea 

Ez galdu zinema eta gazteen emantzipazioa uztartzen dituen aukera!

Zinema ikusten duzun bitartean gazteen arazo bati buruz hausnartzeko aukera izango duzu irailaren 18tik 26ra Donostiako Zinemaldian, Gaztelagun programari esker. Gaztelagun-ek, gazteentzako alokairu-laguntzen programak, informazio-gune bat jarriko du Okendo plazan. Bertan, programei buruzko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu, zure zalantzak argitu eta baldintzak betetzen dituzun jakin. Horrez gain, ‘Zinema eta Etxebizitza’ zikloak hiru film interesgarri eskainiko dizkizu: El pisito,… Irakurri gehiago
Bekak Gipuzkoa Tumatxa! 

¡341 aukera atzerrian praktikak egiteko!

Atzerrian lan egitea irudikatzen al duzu? Basque Global Industry bekekin, lehen Global Training bezala ezagutzen zirenak, 2026an hori gauzatu dezakezu. Programa honek 341 aukera eskaintzen ditu praktika profesional ordainduak egiteko mundu osoko enpresetan, zure prestakuntza mugaz haratago eramateko. Praktikak 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena dute, eta 1.785€ gordineko hileko diru-laguntza ematen dute, mantenu, ostatu eta joan-etorri gastuak estaltzeko. Gainera,… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Gipuzkoa Kultura 

Uda honetan ere erabili ahal izango duzu Kultura Bonu Gaztea

Albiste ona irakurzaleentzat: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Bonu Gaztea aurten uztailaren 18tik irailaren 30era ere erabili ahal izango da. Horrela, udako oporretan liburu berriak deskontuarekin erosteko aukera izango dute 16 eta 29 urte bitarteko gazteek. Bonuari esker, 20 eurotik gorako erosketetan, 12 euroko deskontua egingo da euskarazko liburuetan, eta 10 eurokoa beste hizkuntzetakoetan. Gazte bakoitzak gehienez bost bonu digital eskuratu… Irakurri gehiago
Berdintasuna Gazteentzako baliabideak Gipuzkoa Integrazioa 

Gaztematikak ikasturtea amaitu du gazteen foroarekin

Gipuzkoako gazteriaren etorkizuna interesatzen zaizu? Ekainaren 19an, Gaztematika sareak 2025-2026 ikasturtea amaitu zuen Donostiako Kirol Etxean izandako foro biziarekin. Bertan, Gipuzkoako haurtzaroa, nerabezaroa eta gazteria sustatzeko 86 profesional bildu ziren urteko balantzea egin eta etorkizuneko bidea zehazteko. Foroak, 2025-2026 planaren lorpen eta erronkak aztertzeaz gain, maiatzaren 20an izandako Gaztematika Foro Politikoaren ideiak eta ondorioak partekatzeko aukera eman zuen. Azken honetan,… Irakurri gehiago
1 2