Aisialdia Araba 

Zuk jarri ideia, Gauekoak programak errealitate bihurtzen lagunduko dizu!

Tumatxa Gazteak Tailer bat, txapelketa bat, kultur topaketa bat edo astebururako jarduera bereziren bat antolatu nahi duzu Gasteizen? Gauekoak Proiektu Poltsa ekimenak zure ideiak gauzatzeko aukera eskaintzen dizu. Ez duzu aurretiko esperientziarik edo proiektu guztiz zehazturik izan behar! 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta banaka, taldean, kolektibo informal gisa edo elkarte baten bidez aurkez daitezke proposamenak. Gasteizekin… Irakurri gehiago
Araba Arte Bekak Lehiaketak 

Gazte Arte 2026: erakutsi zure sormena Gasteizen!

Tumatxa Gazteak Artearen munduan lehen urratsak ematen ari bazara, Gazte Arte 2026 zuretzat da! Gasteizko Udalak gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzeko lehiaketaren edizio berria antolatu du, Montehermoso Kulturunearen parte-hartzearekin. Gasteizen edo Araban bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Pintura, eskultura, ilustrazioa, arte urbanoa, bideoa, performancea edo beste diziplina artistiko bat lantzen baduzu,… Irakurri gehiago
Araba Lehiaketak Musika 

Zure musika erakusteko prest? Gazte Talent 2026!

Tumatxa Gazteak Musika talde edo bakarlari gaztea bazara, Gazte Talent 2026 lehiaketa zuretzat da! Gasteizko Udalaren Gazteria eta Kultura Zerbitzuek eta Jimmy Jazz Elkarteak antolatutako ekimenak Arabako talentu gazteari eszenatokian aritzeko aukera eskaintzen dio. 12. edizioa izango da aurtengoa, eta Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteek har dezakete… Irakurri gehiago
Araba Musika 

Aguraindik eta Gasteiztik: I See Explosions talde gaztearen indarra

Arabako musika eszenan izen propioa egiten hasi da I See Explosions. Agurain eta Gasteiz artean sortutako bost kideko taldeak rock melodikoa eta post-rocka uztartzen ditu, rock alternatiboaren, metalaren eta rock psikodelikoaren ukituekin. Taldea 2023an sortu zuten Maddalen Arrausik (ahotsa eta teklatuak), Urko Romerok eta Iñaki Garcíak (gitarrak), Asier López de Eguilazek (baxua eta koruak) eta Aingeru Gorospek (bateria). Gazteen artean… Irakurri gehiago
Araba Gazteentzako baliabideak Lehiaketak Musika Musika jaialdiak 

Irabazi ARF jaialdirako sarrerak eta backstage bisita!

Tumatxa Gazteak Rocka gustuko baduzu, adi! Gasteizko Gazteria Zerbitzuak aukera paregabea jarri du martxan: Azkena Rock Festival (ARF) jaialdiaz gozatzeko bi esperientzia bikoitz zozkatuko ditu. Sari bakoitzak 3 egunetarako bi bonu eta backstage edo agertoki atzeko gunera bisita gidatu bat barne hartzen ditu. Aukera bikaina da jaialdia barrutik ezagutzeko eta zuzeneko musikaz bete-betean gozatzeko. Parte hartzeko, 18 eta 35 urte… Irakurri gehiago