Antzerkia LGTBI+ 

‘Muro de piedra’: memoria, askatasuna eta Gazte Konpainiaren begirada

Pabellón 6ko Gazte Konpainiak muntaia berria aurkeztu du: ‘Muro de piedra’. Antzezlanak memoria, askatasuna eta ahanzturaren aurkako borroka ditu ardatz, eta Bilboko gazte antzerkiaren eszenan urteetan lanean ari den konpainiaren ibilbideari beste kapitulu bat gehitzen dio. Obrak Pasaje Begoña du abiapuntu. Torremolinosen kokatutako espazio horretan, frankismo garaian, askatasun handiagoz bizi eta adieraz zitekeen, baina 1971ko ekainaren 24an Poliziak lokalak miatu… Irakurri gehiago
Bizkaia LGTBI+ 

Ikusgai, libre eta beldur barik 🏳️‍🌈

Tumatxa Gazteak 🏳️‍🌈 Domeka honetan, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazo dau pertsona guztiek askatasunez eta beldur barik bizitzeko eskubidea daukiela, euren sexu orientazinoa edo genero identitatea edozein dala be. 📢 Oraindino beharrezkoa dan borroka hau babesteko asmoz, Aldundiak kanpaina barri bat aurkeztu dau, Ekain Perrino eta Miren Moreira gazteen parte-hartzeagaz. 🗣️… Irakurri gehiago
LGTBI+ Moda Nafarroa 

Harajuku modari buruzko hitzaldia Iruñeko Harrotu Zentroan

Tumatxa Gazteak Ostiral honetan hasiko dira urteko bigarren hiruhilekoko jarduerak Iruñeko Harrotu Zentroan, eta lehen hitzordua berezia izanen da: Harajuku mugimenduari buruzko hitzaldia antolatu dute, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera dohainik izanen da. Harajuku moda Japonian sortutako mugimendu estetiko eta soziala da, eta urteekin LGTBI+ komunitatearen ikur bilakatu da. 80ko eta 90eko hamarkadetan, gazte askok moda erabili zuten gizarte arauak zalantzan paratzeko… Irakurri gehiago
LGTBI+ Nafarroa 

QUEERZINEMA heldu da Civivoxera: zinema, aniztasuna eta solasaldiak

Tumatxa Gazteak Astelehen honetan hasiko da QUEERZINEMA zikloa Civivox Iturraman. Zinema eta eztabaida uztartzen dituen proposamena da, Harrotu zerbitzuak antolatua, sexu eta genero aniztasunari buruzko istorioak pantaila handira ekartzeko. Zikloa 18 urtetik goitiko publikoarendako da, eta otsailetik maiatzera bitartean sei saio izanen ditu: hiru film, bi dokumental eta film labur bat. Lehen proiekzioa otsailaren 9an izanen da: “Happy together” (Hong… Irakurri gehiago
Integrazioa LGTBI+ Nafarroa 

Harrotu: LGTBI+ jarduerak Iruñean urte hasieran!

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak martxan paratu du berriz ere Harroturen programazioa. Urtarriletik martxora bitartean, hitzaldiak, topaketak, zinema saioak eta bakarrizketak izanen dira hiriko hainbat gunetan. Harrotu LGTBI+ eskubideen informazio eta sustapenerako espazioa da, eta aurten ere gazteendako eta herritar guztientzako jarduera franko prestatu dituzte. Programazioaren barrenean dago “Queer-Cuir Zinema” zikloa, Juan Arteagaren gidaritzapean. Gainera, martxan dira jada Irakuirle irakurketa klubak,… Irakurri gehiago