Etxebizitza Nafarroa 

Nafarroan independentizatzeko etxebizitza bila zabiltza? Aldaketak datoz

Tumatxa Gazteak Etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak eta esleipen-sistemak aldatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta aldaketa batzuk bereziki interesgarriak izan daitezke gazteendako. 35 urte edo gutxiago dituztenek, esaterako, alokairuko etxebizitzen zozketetan erreserba orokorreko talde berezian parte hartzen ahalko dute, sustapeneko udalerrian erroldatuta badaude. Irailetik aitzina, alokairuko eta alokairu eskuragarriko etxebizitzak zozketa bidez esleituko dira erreserba orokorrean. Zozketa publikoa izanen da eta notario… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Emantzipa 2026: hilean 300€ gazteentzat independizatzeko

Etxetik irten eta zure kabuz bizitzen hasi nahi duzu? Eusko Jaurlaritzak Emantzipa 2026 laguntzak jarri ditu martxan, gazteei pausoa ematen laguntzeko. Laguntza hau sinplea da: hilean 300€ jaso ditzakezu, gehienez 2 urtez. Hau da, guztira 7.200€ arteko laguntza, alokairua edo bizi-gastuak arintzeko. Parte hartu ahal izateko: Eskaera epea: maiatzaren 12tik azaroaren 30eraNola eskatu: online edo aurrez aurre (Zuzenean bulegoetan) Kontuan… Irakurri gehiago
Etxebizitza Nafarroa 

Iruñean 100 etxebizitza merke eraikiko dituzte gazteendako

Tumatxa Gazteak Albiste handia etxebizitzaren bila dabiltzan gazteendako: Iruñeko Udalak 100 etxebizitza merke eraikitzeko plana aurkeztu du Etxabakoitz Iparraldean. Etxebizitzak Ramiro de Goñi kalean eginen dituzte, gaur egun erabilerarik ez duten bi partzelatan, eta helburu nagusia gazteen emantzipazioa erraztea izanen da. Proiektuaren arabera, etxebizitzek 70 metro koadro inguruko azalera izanen dute, eta alokairuak 450 eta 600 euro artean ibiliko dira.… Irakurri gehiago
Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Gaztelagunek alokairurako laguntzak handitu ditu

Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa berritu du, alokairuen igoerara egokitzeko eta 36 urtera arteko gazteei etxebizitza eskuratzeko aukera errazteko. Diseinu berriak errenta-muga handiagoak, alokairu-muga altuagoak eta onuradun mota gehiago jasotzen ditu, bereziki eremu tentsionatuetan, non etxebizitza eskuratzea zailagoa den. Hiru euskal hiriburuetan, alokairuaren gehieneko zenbatekoa 800 eurotik 900 eurora igo da, eta tokiko batez besteko errentaren %95era ere irits daiteke. Donostian,… Irakurri gehiago
Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Gasteizko emantzipaziorako zerbitzua

Emantzipatzeko asmoa baduzu eta zalantzak dituzu horretarako eskuragarri dauden laguntzen inguguran, Gasteizko Emantzipaziorako Zerbitzura jo dezakezu. Adibidez, etxebizitza alokatu edo erosteko laguntzen inguruko informazioa emango dizute, Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 11.00-13.00 / 17.00-19.00 Zita eskatzeko: 945 16 13 30 gazgasteiz@vitoria-gasteiz.org Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Emantzipak 6.000 gazte baino gehiagori lagundu die jada Euskadin emantzipatzen

2024an martxan jarri zenetik, Emantzipa programaren laguntzak 6.173 gazterengana iritsi dira Euskadin. Guztira, 10 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak programa honetara, etxebizitzaren kostuak gazteen ekonomian duen pisua arintzeko eta bizitza independentera jauzia errazteko helburuarekin. Laguntzen % 73 inguru alokairura bideratu dira, eta gainerakoa etxebizitza erosteko edo hipotekak ordaintzeko erabili da. Onuradunen profila nahiko antzekoa da deialdi guztietan:… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Gaztelagun eguneratu da: gazteentzako arnasa alokairu garestien aurrean

Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa berritu du 2025ean, gazteen emantzipazioa errazteko eta alokairuaren prezioen gorakadari hobeto erantzuteko. Aldaketak Bilbao BBK Live jaialdiaren testuinguruan aurkeztu dira, gazteengana zuzenean heltzeko apustu argiarekin. Neurri nagusien artean, gehieneko alokairu diruz lagungarria handitu da: EAEko hiru hiriburuetan 800 eurotik 900 eurora igaro da, eta eremu tentsionatuetan tokiko batez besteko errentaren % 95era iritsi ahal izango da.… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Etxebizitza publikoak gora egin du, baina ez da nahikoa gazteen beharrei erantzuteko

Euskadiko etxebizitza publikoaren parkea guztizkoaren % 4,6 ingurukoa da jada, Estatuko batez bestekoa baino handiagoa. Gainera, 2024an 1.128 etxebizitza babestu eraikitzen hasi ziren, orain arteko kopururik handiena. Aurrerapauso garrantzitsua izan arren, eskaintza hori ez da nahikoa gaur egungo eskariari erantzuteko. Bereziki, gazteek eta pertsona bakarreko etxeek zailtasun handiak dituzte alokairu eskuragarria aurkitzeko. Administrazioek ahaleginak egin badituzte ere, eskaintzaren eta eskariaren… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Alokairu eskuragarria Nafarroan: izena emateko aukera berria 🏠✨

Alfaro lehendakariordeak herritar gehiagoren beharrei erantzutea espero du neurri berri honekin Etxetik alde egin nahi duzu baina merkatu libreko alokairua garestiegia da? Albiste ona! Nafarroako Gobernuak alokairu eskuragarriaren modalitate berria jarri du martxan, eta abenduaren 5etik aurrera etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan izena eman ahal izango da. Norentzat da?Errenta ertainak dituzten pertsonentzat:– Urteko diru-sarrerak, gutxi gorabehera, 28.000 eta 50.000 € artean… Irakurri gehiago
Etxebizitza Ikerketak-Inkestak Lana eta enprenditzaileak Tumatxa! 

Gazteen emantzipazio-adina Euskadin 30 urtetik gorakoa izaten jarraituko du 2025ean

Gazteen emantzipazioa Euskadin oraindik ere konpondu gabeko erronka nagusietako bat da. Gazteriaren Euskal Behatokia-ren azken datuen arabera, etxe familiarra uzteko batez besteko adina 30,4 urtekoa da, eta joera horrek 2025ean ere 30 urtetik gora jarraituko duela aurreikusten da. Datu hori Europako altuenetakoa da. Europako testuinguruarekin alderatuta, atzerapena are ageriagoa da: Eurostat-en arabera, Europar Batasuneko batez besteko emantzipazio-adina 26 urte ingurukoa… Irakurri gehiago
1 2