Aisialdia Nafarroa 

“Ostegunean jakin dut” podkastaren denboraldi berria heldu da gazteendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Gaztediaren Etxeak aurkeztu du “Ostegunean jakin dut” podkastaren bigarren denboraldia. Egitasmoa Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoen taldeak sortu du, gazteei informazio juridikoa modu argi, erraz eta praktikoan hurbiltzeko. Denboraldi berriko lehen atalak lan munduko erlijio askatasunari buruz hitz egiten du. Podkast berria, baita lehen denboraldiko atalak ere, entzuten ahal dira Gazteriaren udal webgunean eta Spotify plataforman. Proiektuak audio… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa 

Gazte Sarietarako hautagaGazte Sariak 2026: aurkeztu zure proiektua!itzak aurkezteko epea zabalik!

Tumatxa Gazteak Proiektu bat baduzu eta aitortza merezi duela uste baduzu, hau da zure aukera! Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazte Sarien 29. edizioa antolatu du, 1998az geroztik Nafarroan gazteria aktibo eta parte-hartzailea bultzatzen duten pertsonak eta ekimenak aitortzeko. Aurten, hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 25era izanen da. Aurtengo berritasunetako bat da erreferentziazko gazte espazioen modalitatea sendotu dela. Hautagaitzak banaka nahiz… Irakurri gehiago
Nafarroa Zinea 

#CineTag bueltan da Iruñeko Gaztediaren Etxera film potoloekin!

Tumatxa Gazteak Zinema gustuko baduzu eta film baten ondotik solasaldian gelditzea maite baduzu, adi: #CineTag zikloa berriz itzuli da Iruñeko Gaztediaren Etxera. 2020tik egiten den ziklo honek zinema erabiltzen du gaur egungo gaiak hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Aurten ere, herrialde eta estilo desberdinetako sei pelikula ekarri dituzte. Film guztiak dohainik izanen dira, eta larunbatero emanen dituzte, 18:00etan, Gaztediaren Etxeko Areto Nagusian.… Irakurri gehiago
Integrazioa LGTBI+ Nafarroa 

Harrotu: LGTBI+ jarduerak Iruñean urte hasieran!

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak martxan paratu du berriz ere Harroturen programazioa. Urtarriletik martxora bitartean, hitzaldiak, topaketak, zinema saioak eta bakarrizketak izanen dira hiriko hainbat gunetan. Harrotu LGTBI+ eskubideen informazio eta sustapenerako espazioa da, eta aurten ere gazteendako eta herritar guztientzako jarduera franko prestatu dituzte. Programazioaren barrenean dago “Queer-Cuir Zinema” zikloa, Juan Arteagaren gidaritzapean. Gainera, martxan dira jada Irakuirle irakurketa klubak,… Irakurri gehiago
Integrazioa Nafarroa 

Iruñea eta NUP elkarlanean gazte migratzaileen inklusioa indartzeko

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udala eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) elkarlanean ariko dira hemendik aitzina gazte migratzaileekin talde lana eta gizarteratzea sustatzeko. Akordioa Aukera Proiektuaren barrenean kokatzen da, eta batez ere Milagrosa-Arrosadia auzoetako gazte migratzaileei laguntzea du helburu. Hitzarmena sinatu dute Txema Mauleón Gizarte Ekintzako zinegotziak eta Begoña Pérez NUPeko errektoreordeak. Aurkezpenean izan dira baita Rubén Unanua, Natalia Tajadura eta Rubén… Irakurri gehiago
Bertsolaritza Literatura Nafarroa 

Olaia eta Alazne garaile Iruñeko Bertso-paperetan

Tumatxa Gazteak Badira jada irabazleak Iruñeko Bertso-paperen VI. Lehiaketan. Aurten, Olaia Leitza Errazkin eta Alazne Untxalo Erregerena izan dira saritu nagusiak. Lehiaketa hau Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dute, bertsolaritzari eta idazketa sortzaileari bultzada emateko. Aurten hamar lan aurkeztu dituzte, baina deigarria izan da B kategoria hutsik gelditu izana. Kategoria hori 2008 eta 2011 artean jaiotako gazteendako zen.… Irakurri gehiago
Nafarroa Zizentzia 

Bizilabe: gazteak eta zientzia eskuz esku

Tumatxa Gazteak Ingurumen Hezkuntzaren Museoak hartu du Bizilaberen lehen “Bikotekideen Topaketa”, Iruñeko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako hezkuntza eta zientzia programa. Topaketan, zientzia eta teknologiaren arloan ari diren 8 emakumek eta 3 gizonek beren esperientziak partekatu dituzte 10 eta 14 urte arteko 33 gazterekin. Saioan, profesionalek beren ibilbidea, eguneroko lana eta aurkitzen dituzten erronkak azaldu zizkieten gazteei. Ondotik, parte-hartzaileek Bizilabe programaren… Irakurri gehiago
Lana eta enprenditzaileak Nafarroa 

Lankideak: 46 gazte lan mundura hurbiltzen Iruñean

Tumatxa Gazteak Albiste onak Iruñeko gazteendako. Lankideak programak laguntza eman die 16 eta 30 urte arteko 46 gazteri, bereziki egoera zaurgarrian zeudenei, lan mundura hurbiltzeko. Egitasmoa 2025eko abendutik 2026ko martxora egin dute, eta parte-hartzaileek prestakuntza, orientazioa eta enpresekin harreman zuzena uztartu dituzte. Programaren helburua izan da gazte askok dituzten oztopoak gainditzen laguntzea: esperientzia falta, hizkuntza zailtasunak edo lan merkatura sartzeko… Irakurri gehiago
Dantza Nafarroa 

DanZ’26 ailegatu da Iruñera: dantza garaikidea hilabete osoan

Tumatxa Gazteak Urtarrilaren 10etik 31ra, Iruñeak berriz hartuko du DanZ’26 dantza garaikidearen zikloa. Aurtengo edizioan ikuskizunak, tailerrak, topaketak eta familia jarduerak izanen dira Civivox Iturraman eta Civivox Pompelon. Jaialdiaren xedea da dantza garaikidea jendeari hurbiltzea eta, aldi berean, inklusioa, sormena eta hausnarketa sustatzea. Egitaraua aurkezteko agerraldian izan ziren Maider Beloki Unzu Kultura zinegotzia, Laida Azkona Goñi, Arantxa Garatea Elzaburu eta… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Nafarroa 

Iruñak 165.000 euro bideratuko ditu haur eta gazte proiektuetara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak dirulaguntza deialdi berria abiatu du, irabazi-asmorik gabeko elkarteek haur eta gazteendako proiektuak garatu ditzaten. Deialdiak guztira 165.000 euroko aurrekontua izanen du, eta helburua da 0 eta 30 urte arteko haur eta gazteen bizi-kalitatea hobetzen duten egitasmoak sustatzea. 18 urtez azpikoendako proiektuek bereziki kontuan hartu beharko dituzte haurren eta nerabeen eskubideak. Eskaeren xehetasun guztiak Iruñeko Udalaren Egoitza… Irakurri gehiago
1 … 7 8 9 10