Bidaiak Nafarroa Planak 

PortAventura Parken 2×1 eskaintza Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Abentura, adrenalina eta ongi pasatzeko gogoa badituzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera paregabea dute PortAventura Parkera prezio erdian joateko. 2×1 promozioari esker, helduentzako egun bateko sarrera erosten baduzu, bigarren sarrera doan eskuratuko duzu. Lagun batekin joateko aitzakia ezin hobea! Gainera, nahi izanez gero, PortAventura Park + Ferrari Land konbinaziorako 2×1 eskaintza ere eska dezakezu. Kontuan hartu… Irakurri gehiago
Aisialdia Antzerkia Nafarroa 

Nafarroako Gazte Txartelarekin 5 euroko deskontua Acto Zero-ren Nana para un hombre muerto antzezlanean

Tumatxa Gazteak Antzerkia gustuko baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde batzuetako gazte txarteldunek ere, 5 euroko deskontu zuzena dute Acto Zero taldearen Nana para un hombre muerto ikuskizunerako. Obrak 1920ko hamarkadako Chicago ilunera eramaten gaitu. Apartamentu txiki batean ezkutatuta bizi da Michael, fisikoki eta mentalki hondatuta. Bere zaintzaileek, Sonyk… Irakurri gehiago
Integrazioa Nafarroa 

Iruñeko gazteek hitza eta protagonismo handiagoa izanen dute

Tumatxa Gazteak Gaur arratsaldean bilera berezia egin dute Iruñeko Gaztediaren Etxean, Gazteriaren Mahaiaren araudia berritzeko asmoz. Helburua argia da: gazteen parte-hartzea erraztea eta organoa gaur egungo errealitatera hobeki egokitzea. Oraingo araudia 2020an jarri zen indarrean, baina azken hilabeteotan berrikusten aritu dira, gazteen parte-hartzea biziagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Proposatutako aldaketa nagusietako batek gazteei protagonismo handiagoa emanen lieke. Horretarako, helduen eta… Irakurri gehiago
Nafarroa Zinea 

“Nirea zinema da!”: zinemaz mukuru Iruñeko Gaztediaren Etxean

Tumatxa Gazteak Zinema gustuko baduzu, adi! Iruñeko Gaztediaren Etxea zinema giroz beteko da otsailaren 20tik martxoaren 16ra, “Nirea zinema da! Lo mío es el cine!” zikloarekin. Egitarauak proiekzioak, lehiaketak, topaketak eta film laburren aurkezpenak nahastuko ditu, giro sortzaile eta parte-hartzailean. Aurtengo berrikuntzetako bat izanen da “Luces, Premios… ¡Acción!” kiniela. Gazteek Goya eta Oscar sarietako irabazleak asmatu beharko dituzte, eta sari… Irakurri gehiago
Nafarroa Zinea 

Zinegazte: erakutsi zenbat dakizun zinemaz Nafarroan!

Tumatxa Gazteak Zinema zure pasioa bada, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrendako itzuli da Zinegazte lehiaketa. Astero zure zinemari buruzko ezagutzak probatzen ahal dituzu, eta gainera sariak irabazi. Parte hartzea erraza da: asteko galderari erantzun eta zortearen laguntza baduzu, zinemarako sarrera bikoitza irabazten ahal duzu. Astero hiru irabazle aukeratzen dira, eta sariaren inguruko informazioa Gazte Txartelaren APParen bidez jasoko dute.… Irakurri gehiago
LGTBI+ Nafarroa 

QUEERZINEMA heldu da Civivoxera: zinema, aniztasuna eta solasaldiak

Tumatxa Gazteak Astelehen honetan hasiko da QUEERZINEMA zikloa Civivox Iturraman. Zinema eta eztabaida uztartzen dituen proposamena da, Harrotu zerbitzuak antolatua, sexu eta genero aniztasunari buruzko istorioak pantaila handira ekartzeko. Zikloa 18 urtetik goitiko publikoarendako da, eta otsailetik maiatzera bitartean sei saio izanen ditu: hiru film, bi dokumental eta film labur bat. Lehen proiekzioa otsailaren 9an izanen da: “Happy together” (Hong… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Erasmus+ eta Elkartasun Kidegoaren indartzea Madrilen

Europako proiektu inklusibo eta solidario baten eraikuntzan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Asteburu honetan, Nafarroako Gazteriaren Institutuak “Erasmus+ Gazteria: Europa inklusibo eta solidario bat eraikitzen” jardunaldian parte hartu du, Espainiako Europako Parlamentuaren Bulegoan. Topaketa honek gazteriaren programa europarren etorkizunaz eztabaidatzeko aukera eman die hainbat eragileri. Txema Burgaleta INJko Zuzendari Kudeatzaileak nabarmendu du garrantzitsua dela gazte nafarrek Erasmus+ Gazteria eta Europako Elkartasun… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Nafarroa 

Iruñak 165.000 euro bideratuko ditu haur eta gazte proiektuetara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak dirulaguntza deialdi berria abiatu du, irabazi-asmorik gabeko elkarteek haur eta gazteendako proiektuak garatu ditzaten. Deialdiak guztira 165.000 euroko aurrekontua izanen du, eta helburua da 0 eta 30 urte arteko haur eta gazteen bizi-kalitatea hobetzen duten egitasmoak sustatzea. 18 urtez azpikoendako proiektuek bereziki kontuan hartu beharko dituzte haurren eta nerabeen eskubideak. Eskaeren xehetasun guztiak Iruñeko Udalaren Egoitza… Irakurri gehiago
Nafarroa Zinea 

Zinema 2 eurotan Europako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Albiste ona zinemazaleendako! 2023ko martxoaren 1etik, Nafarroako Filmoteka Nafarroako Europako Gazte Txartelaren programako kolaboratzaile da, eta horri esker, txartelaren titularrek deskontua dute sarreretan. Hemendik aitzina, ohiko saioetako 3 euroko sarrerak 2 eurotan eskuratzen ahal dira. Deskontua baliatzeko, beharrezkoa da Europako Gazte Txartelaren titularra izatea. Gainera, deskontua online erabiltzeko aukera ere bada, kode berezi baten bidez. Kode-deskontua eskatzeko epea:… Irakurri gehiago
Etxebizitza Nafarroa 

Iruñean 100 etxebizitza merke eraikiko dituzte gazteendako

Tumatxa Gazteak Albiste handia etxebizitzaren bila dabiltzan gazteendako: Iruñeko Udalak 100 etxebizitza merke eraikitzeko plana aurkeztu du Etxabakoitz Iparraldean. Etxebizitzak Ramiro de Goñi kalean eginen dituzte, gaur egun erabilerarik ez duten bi partzelatan, eta helburu nagusia gazteen emantzipazioa erraztea izanen da. Proiektuaren arabera, etxebizitzek 70 metro koadro inguruko azalera izanen dute, eta alokairuak 450 eta 600 euro artean ibiliko dira.… Irakurri gehiago
1 … 6 7 8 9 10