TREBA Gazteak berritu da: escape room-a, tailerrak eta podcasta
Tumatxa Gazteak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuak bultzatutako TREBA Gazteak programak formatu berria estreinatuko du. Gipuzkoako sei udalerritan, gazteek escape room batean parte hartu, prestakuntza-tailerrak egin eta podcast bat sortzeko aukera izango dugu, aisialdia, ikaskuntza eta parte-hartzea uztartuz.
Hiru gai landuko dituzte: feminismo intersekzionala (Aske ON), teknologia berriek eta algoritmoek gazteen bizitzan duten eragina (Cntrl. ON) eta ongizate emozionala (Izan ON).
Esperientzia escape room batekin hasiko da; ondoren, gaietako bati buruzko tailer praktikoa eginen dute, eta, azkenik, parte-hartzaileek podcast baten grabaketan hartuko dute parte. Horrela, gazteek beren esperientziak eta iritziak partekatu, eta edukien sorkuntzan protagonismoa izango dute.
Zegama izanen da lehen geltokia, eta ondoren Legazpira iritsiko da. 2027an, Ibarra eta oraindik jakinarazi gabeko beste hiru udalerritan eginen da programa.
Jardueretan parte hartzeko, izena emateko formularioa gip.eus/TREBAgazteak webgunean egonen da.
