“Ostegunean jakin dut” podkastaren denboraldi berria heldu da gazteendako

Tumatxa Gazteak

Iruñeko Gaztediaren Etxeak aurkeztu du “Ostegunean jakin dut” podkastaren bigarren denboraldia. Egitasmoa Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoen taldeak sortu du, gazteei informazio juridikoa modu argi, erraz eta praktikoan hurbiltzeko.

Denboraldi berriko lehen atalak lan munduko erlijio askatasunari buruz hitz egiten du.

Podkast berria, baita lehen denboraldiko atalak ere, entzuten ahal dira Gazteriaren udal webgunean eta Spotify plataforman.

Proiektuak audio formatua mantentzen du, gazteengana ailegatzeko modu eroso eta irisgarri gisa. Gainera, edukia gazteendako ez ezik, gazteek beraiek sortua da.

Izan ere, podkasta egiten dute Gaztediaren Etxeko aholkularitza juridikoetan praktikak egiten ari diren ikasleek. Bertan, gazteen eguneroko bizitzarekin lotutako gai juridikoak lantzen dituzte: eskubideak, betebeharrak, emantzipazioa edo lan mundua, bertzeak bertze.

Atal bakoitzean azalpen sinpleak, adituen elkarrizketak eta adibide praktikoak nahasten dituzte. Horrez gain, film, liburu edo kultur gomendioak ere sartzen dituzte, gaiak hobeki ulertzeko.

Tonu hurbila eta dibulgatiboa erabiltzen dute, gazteek ohiko zalantzak argitu eta beren eskubideak hobeki ezagutzeko.

Urtero, guztira 18 ikaslek egiten dituzte praktikak Gaztediaren Etxeko aholkularitza juridikoetan. Ikasle horiek datoz:

  • Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Gradutik
  • NUPeko Zuzenbide Gradutik
  • Abokatuarako Sarbideko Masterretik
  • eta Iruñeko Abokatuen Elkargotik

Denboraldi berri honekin, Iruñeko Gaztediaren Etxeak gazteen informazioa, laguntza eta ahalduntzea sustatzen segitu nahi du, gaur egungo formatu digitaletara egokituz.

Podcastak entzuten badituzu eta eguneroko gai juridikoak modu errazean ulertu nahi badituzu, “Ostegunean jakin dut” interesgarria izan daiteke zuretzat.

Erlazionatutako sarrerak