#CineTag bueltan da Iruñeko Gaztediaren Etxera film potoloekin!

Tumatxa Gazteak

Zinema gustuko baduzu eta film baten ondotik solasaldian gelditzea maite baduzu, adi: #CineTag zikloa berriz itzuli da Iruñeko Gaztediaren Etxera.

2020tik egiten den ziklo honek zinema erabiltzen du gaur egungo gaiak hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Aurten ere, herrialde eta estilo desberdinetako sei pelikula ekarri dituzte.

Film guztiak dohainik izanen dira, eta larunbatero emanen dituzte, 18:00etan, Gaztediaren Etxeko Areto Nagusian.

Gainera, proiekzio bakoitzaren aurretik aurkezpena egiten dute, eta ondotik solasaldia, pelikulek planteatzen dituzten gaiei buruz hitz egiteko.

Film guztiak jatorrizko bertsioan azpitituluekin emanen dituzte, hizkuntzarekin eta jatorrizko interpretazioarekin konektatzeko.

Zikloa urtarrilaren 10ean hasi zen “Un corazón en invierno” filmarekin, eta larunbat honetan izanen da hurrengo hitzordua: “Shame” (Britainia Handia, 2011).

Steve McQueen-ek zuzendutako drama honek pornografia eta sexu mendekotasunaren inguruko gaiak lantzen ditu. Protagonista den Michael Fassbender aktoreak hainbat sari eta izendapen jaso zituen lan horrengatik.

Otsailean bertze bi film saritu etorriko dira:

  • “Anora” (AEB, 2024), 5 Oscar irabazitakoa
  • “Lazzaro Feliz” (Italia, 2018), errealismo magikoa eta gizarte drama uztartzen dituena

Martxoan, berriz, klasiko handi batekin hasiko dira:

  • “Doce hombres sin piedad” (AEB, 1957), justiziari buruzko Sidney Lumeten obra ezaguna

Eta zikloari amaiera emanen dio:

  • “La sustancia” (Britainia Handia, 2024), thriller psikologiko eta beldurgarriak

Zinema ikustetik harago joan nahi baduzu eta filmen inguruan solastatzea gustuko baduzu, #CineTag aukera ederra da.

Erlazionatutako sarrerak