Lankideak: 46 gazte lan mundura hurbiltzen Iruñean

Tumatxa Gazteak

Albiste onak Iruñeko gazteendako. Lankideak programak laguntza eman die 16 eta 30 urte arteko 46 gazteri, bereziki egoera zaurgarrian zeudenei, lan mundura hurbiltzeko.

Egitasmoa 2025eko abendutik 2026ko martxora egin dute, eta parte-hartzaileek prestakuntza, orientazioa eta enpresekin harreman zuzena uztartu dituzte.

Programaren helburua izan da gazte askok dituzten oztopoak gainditzen laguntzea: esperientzia falta, hizkuntza zailtasunak edo lan merkatura sartzeko trabak, bertzeak bertze.

46 izen-ematetatik, 31 gaztek parte hartu dute modu aktiboan. Gehienak gizonezkoak izan dira, eta aniztasuna ere nabarmena izan da: parte-hartzaileen artean 27 migratzaile jatorrikoak ziren, tartean Maroko edo Perutik etorritako gazteak.

Saioetan talde lana eta banakako laguntza uztartu dituzte. Hiru orduko tailerrak egin dituzte lan elkarrizketak prestatzen, curriculuma lantzen eta komunikazio gaitasunak hobetzen ikasteko.

Gainera, gazteek hainbat enpresa bisitatu dituzte, hala nola ETT Iruñaempleo eta Nuevo Sistema Modular, lan mundua bertatik bertara ezagutzeko.

Emaitzak baikorrak izan dira: parte-hartzaileetako hiruk lana aurkitu dute jada, eta bertze bi lan elkarrizketetan dabiltza.

Antolatzaileen arabera, programak gazteen konfiantza eta autonomia handitzen lagundu du, nahiz eta etorkizunean laguntza pertsonalizatu gehiago eskaintzeko beharra ere ikusi duten.

Batzuetan bultzada txiki bat nahikoa izaten da ate berriak zabaltzeko.

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak