Gazte Sarietarako hautagaGazte Sariak 2026: aurkeztu zure proiektua!itzak aurkezteko epea zabalik!
Tumatxa Gazteak
Proiektu bat baduzu eta aitortza merezi duela uste baduzu, hau da zure aukera! Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazte Sarien 29. edizioa antolatu du, 1998az geroztik Nafarroan gazteria aktibo eta parte-hartzailea bultzatzen duten pertsonak eta ekimenak aitortzeko. Aurten, hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 25era izanen da.
Aurtengo berritasunetako bat da erreferentziazko gazte espazioen modalitatea sendotu dela. Hautagaitzak banaka nahiz taldean aurkezten ahal dira, eta egindako lana azaltzen duen memoria aurkeztu beharko da.
Guztira, lau modalitate sarituko dira: Partaidetza Soziala, Erakundea edo Entitatea, Erreferentziazko Gazte Espazioa eta JOVresaliente / GazteON saria, gazteendako informazio eta komunikazio ekimenak aitortzen dituena.
Lehenik, batzorde aholkulari batek hautagaitzak baloratuko ditu. Ondoren, finalistek 14 eta 30 urte bitarteko Gazte Txartelaren titularren online bozketan parte hartuko dute. Modalitate bakoitzeko irabazleek 2.500 euro eta diploma jasoko dituzte; JOVresaliente / GazteON saria, berriz, ohorezkoa izanen da.
Aurreko edizioan, besteak beste, Mirari Etxeberria eta Iruñeko Gazte Etxea saritu zituzten, Nafarroako gazteen alde egindako lanagatik.
Informazio gehiago:
