Aisialdia Antzerkia Nafarroa 

“De Improviso Show” ikuskizunerako deskontu sorpresa!

Tumatxa Gazteak Barre egiteko plana behar duzu? Adi, Nafarroako Europako Gazte Txartela baduzu, aukera polita duzu: 5 euroko deskontua izanen duzu “De Improviso Show” ikuskizunerako. Show hau inprobisaziozko komedia da, eta publikoaren ideietatik sortzen dituzte eszenak. Horrek erran nahi du emanaldi bakoitza bakarra dela, momentuan bertan sortua eta errepikaezina. Gazte eta helduendako prestatutako ikuskizuna da, eta algarak, jolasak eta ustekabeak… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa 

Iruñarrivial lehiaketarako izen-emateak zabalik dira!

Tumatxa Gazteak Maiatzean bueltan izanen da Iruñarrivial lehiaketa, eta aurten ere gazteek beren ezagutza eta abiadura probatzeko aukera izanen dute. XI. edizioa antolatu du Iruñeko Gaztediaren Etxeak, eta izen-ematea jada zabalik dago. Parte hartu nahi baduzu, adi: 12 eta 20 urte arteko gaztea izan behar duzu, eta izena emateko epea maiatzaren 19ra arte egonen da zabalik. Apuntatzeko aukera dago Iruñeko… Irakurri gehiago
LGTBI+ Moda Nafarroa 

Harajuku modari buruzko hitzaldia Iruñeko Harrotu Zentroan

Tumatxa Gazteak Ostiral honetan hasiko dira urteko bigarren hiruhilekoko jarduerak Iruñeko Harrotu Zentroan, eta lehen hitzordua berezia izanen da: Harajuku mugimenduari buruzko hitzaldia antolatu dute, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera dohainik izanen da. Harajuku moda Japonian sortutako mugimendu estetiko eta soziala da, eta urteekin LGTBI+ komunitatearen ikur bilakatu da. 80ko eta 90eko hamarkadetan, gazte askok moda erabili zuten gizarte arauak zalantzan paratzeko… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa 

Iruñak saria irabazi du Gazte Sarietan!

Tumatxa Gazteak Albiste ona Iruñetik! Nafarroako Gazteriaren Institutuak saritu du Iruñeko Udalaren Gazte Informazioaren Korrespontsalen programa, eta aurten Espacio JovResaliente saria jaso du. Programak 30 urte baino gehiago daramatza martxan, eta helburu nagusia da gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea. Horretarako, 14 eta 30 urte arteko gazteek informazioa zabaltzen dute ikastetxeetan eta bertze gazte gune batzuetan. Saria jaso zuen Mikel Armendáriz… Irakurri gehiago
Nafarroa Teknologia 

Parte hartu LEGO “Robolimpiadetan” Gazte Etxean

Tumatxa Gazteak Robotika gustuko baduzu, adi! Gazte Etxeak “Robolimpiadak” antolatu ditu apirilaren 8tik 10era, eta parte-hartzaileek LEGO piezekin robotak eraiki eta programatzen ikasiko dute. Jarduerak Gazte Etxeko Ziber Aulan eginen dira, egunero 11:00etatik 14:00etara, eta 12 eta 30 urte arteko gazteendako izanen dira. Guztira 20 plaza izanen dira, eta parte-hartzea dohainik da. Saioak Mónica Ruiz Palacios First LEGO Leagueko kideak… Irakurri gehiago
Nafarroa 

Filmak eta solasaldiak Iruñeko Gaztediaren Etxean, #CineTag ziklo berriarekin

Tumatxa Gazteak Larunbat honetan, apirilak 11, #CineTag zinema ziklo berria hasiko da Iruñeko Gazte Etxeko areto nagusian. Apiriletik ekainera, sei film ikusten ahalko dira dohainik, munduko hainbat herrialdetako zinemarekin. Saio guztiak larunbatetan izanen dira, 18:00etan, eta filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Beraz, zinemaz gain, hizkuntzak praktikatzeko aukera ere izanen da. Iruñeko Udalak antolatutako ziklo honek gaur egungo gaiak… Irakurri gehiago
Nafarroa 

Iruñeko Mintzodromoak 160 lagun bildu ditu, gazteak ere protagonista!

Tumatxa Gazteak Aste honetan egin dute Iruñerriko Mintzodromoaren bosgarren edizioa, eta giro ederra izan da Baluarteko Gazteluko Aretoan. Guztira 160 lagunek parte hartu dute euskaraz solastu, jende berria ezagutu eta hizkuntza praktikatzeko ekimenean. Aurten, gainera, gazteen presentzia nabarmena izan da. 20 urtetik gorako gazte askok parte hartu dute, euskara erabiltzeko espazio informal eta eroso baten bila. Hain zuzen ere, Mintzodromoaren… Irakurri gehiago
Antzerkia Literatura Nafarroa 

Civivoxek poesia eta antzerkia ospatuko ditu ekitaldi bereziekin

Tumatxa Gazteak Civivox sareak artez beteriko egitaraua prestatu du Poesiaren eta Antzerkiaren Munduko Eguna ospatzeko. Martxoaren 21etik 28ra, antzerkia, poesia eta topaketak izanen dira hiriko hainbat Civivoxetan. Programazioan bi antzezlan, haur ikuskizun bat, artista-topaketak eta Lorcaren inguruko irakurketa dramatizatu bat izanen dira. Antzezlanetako eta irakurketako sarrerak 3 eurotan daude, eta topaketak, berriz, dohainik izanen dira. Lehen hitzordua larunbat honetan izanen… Irakurri gehiago
Nafarroa Sariak 

Etorkizuneko abokatuek diplomak jaso dituzte Iruñean

Tumatxa Gazteak Gaur goizean, 15 ikaslek diplomak jaso dituzte Iruñean, 2025-2026 ikasturtean egindako praktikengatik. Gazteak Nafarroako Unibertsitatetik, NUPetik eta Abokatuen Sarbiderako Masterretik etorriak dira, eta azken hilabeteotan praktikak egin dituzte Iruñeko Gaztediaren Etxeko aholkularitza juridikoetan. Praktiketan, gazteek aholkularitza juridiko orokorrean, elkartegintzan eta ekintzailetzarekin lotutako gaietan aritu dira lanean, gazteei laguntza eta orientazioa emanez. Diplomak banatzeko ekitaldian izan dira Mikel Armendáriz… Irakurri gehiago
Bertsolaritza Nafarroa 

Bertsoaroa 2026: Iruñea bertsoz eta kulturaz mukuru

Tumatxa Gazteak Otsaila eta martxoa bertsoz beteko dira Iruñean. Bertsoaroa 2026 programak zazpi hitzordu ekarriko ditu hirira, otsailaren 3tik martxoaren 12ra, eta aurten ere gazte bertsolariak eta izen handiak nahastuko ditu. Egitaraua Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute, eta proposamen franko izanen dira: bertso jaialdiak, saio elektronikoak, bertso literarioak, haurrendako tailerra eta bertso afaria. Jarduerak hainbat gunetan eginen… Irakurri gehiago
1 2 3 4 … 6