Aisialdia Nafarroa Zinea 

Larunbatean sormen festa Iruñeko Gaztediaren Etxean!

  Tumatxa Gazteak Zinema, animazioa edo bideojokoak gustuko badituzu, larunbat honetan plan polita duzu Iruñeko Gaztediaren Etxean. 17:15etik aitzina, sormenarekin lotutako tailerrak, bideojoko erakustaldiak eta film proiekzioa izanen dira arratsalde osoan. Jardunaldia Navarra Digital Creators kolektiboak antolatu du, eta helburua da pantailaren gibelean dagoen sormen eta lan guztia gertutik ezagutzea. Egitasmoa 12 eta 30 urte arteko gazteendako da, eta ez… Irakurri gehiago
Arte Diseinua Lehiaketak Nafarroa 

488 lan aurkeztu dituzte Sanfermin 2026ko kartel lehiaketara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak antolatutako Sanfermin 2026ko kartel lehiaketak guztira 488 proposamen jaso ditu aurten. Kopurua iazkoaren parekoa izan da; orduan 490 kartel aurkeztu zituzten. Parte-hartzaile gehienak Nafarroakoak izan dira: guztira 291 lan, hau da, aurkeztutako guztien %59,6. Horien artean, Iruñea izan da aktiboena, 160 kartel bidalita. Atzerritik ere iritsi dira proposamenak. Guztira 8 kartel heldu dira kanpotik: hiru AEBetatik… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Iruñeko Gazteendako Bono Kulturala berriz martxan

Adi, Iruñeko gazteak: bono kulturalak berriz paratu dituzte! Iruñeko Udalak 2.400 bono banatuko ditu, 14 eta 30 urte arteko gazteendako, zinema, antzerki eta liburuetan deskontuak izan ditzaten. Bono Kulturala Iruñea Gaztea programaren bidez, gazteak kulturara hurbildu nahi dituzte. Bonuak dohainik eskuratzen ahalko dira martxoaren 2an, astelehenez, 16:00etatik aitzina, Gazteriaren Etxean (Zangoza kalea, 30). Banaketa aurrez aurre eginen da bakarrik, NANa… Irakurri gehiago
Integrazioa Nafarroa 

Iruñeko gazteek hitza eta protagonismo handiagoa izanen dute

Tumatxa Gazteak Gaur arratsaldean bilera berezia egin dute Iruñeko Gaztediaren Etxean, Gazteriaren Mahaiaren araudia berritzeko asmoz. Helburua argia da: gazteen parte-hartzea erraztea eta organoa gaur egungo errealitatera hobeki egokitzea. Oraingo araudia 2020an jarri zen indarrean, baina azken hilabeteotan berrikusten aritu dira, gazteen parte-hartzea biziagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Proposatutako aldaketa nagusietako batek gazteei protagonismo handiagoa emanen lieke. Horretarako, helduen eta… Irakurri gehiago
Nafarroa Zinea 

“Nirea zinema da!”: zinemaz mukuru Iruñeko Gaztediaren Etxean

Tumatxa Gazteak Zinema gustuko baduzu, adi! Iruñeko Gaztediaren Etxea zinema giroz beteko da otsailaren 20tik martxoaren 16ra, “Nirea zinema da! Lo mío es el cine!” zikloarekin. Egitarauak proiekzioak, lehiaketak, topaketak eta film laburren aurkezpenak nahastuko ditu, giro sortzaile eta parte-hartzailean. Aurtengo berrikuntzetako bat izanen da “Luces, Premios… ¡Acción!” kiniela. Gazteek Goya eta Oscar sarietako irabazleak asmatu beharko dituzte, eta sari… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Nafarroa 

Iruñak 165.000 euro bideratuko ditu haur eta gazte proiektuetara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak dirulaguntza deialdi berria abiatu du, irabazi-asmorik gabeko elkarteek haur eta gazteendako proiektuak garatu ditzaten. Deialdiak guztira 165.000 euroko aurrekontua izanen du, eta helburua da 0 eta 30 urte arteko haur eta gazteen bizi-kalitatea hobetzen duten egitasmoak sustatzea. 18 urtez azpikoendako proiektuek bereziki kontuan hartu beharko dituzte haurren eta nerabeen eskubideak. Eskaeren xehetasun guztiak Iruñeko Udalaren Egoitza… Irakurri gehiago
Nafarroa Zinea 

Zinema 2 eurotan Europako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Albiste ona zinemazaleendako! 2023ko martxoaren 1etik, Nafarroako Filmoteka Nafarroako Europako Gazte Txartelaren programako kolaboratzaile da, eta horri esker, txartelaren titularrek deskontua dute sarreretan. Hemendik aitzina, ohiko saioetako 3 euroko sarrerak 2 eurotan eskuratzen ahal dira. Deskontua baliatzeko, beharrezkoa da Europako Gazte Txartelaren titularra izatea. Gainera, deskontua online erabiltzeko aukera ere bada, kode berezi baten bidez. Kode-deskontua eskatzeko epea:… Irakurri gehiago
Integrazioa LGTBI+ Nafarroa 

Harrotu: LGTBI+ jarduerak Iruñean urte hasieran!

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak martxan paratu du berriz ere Harroturen programazioa. Urtarriletik martxora bitartean, hitzaldiak, topaketak, zinema saioak eta bakarrizketak izanen dira hiriko hainbat gunetan. Harrotu LGTBI+ eskubideen informazio eta sustapenerako espazioa da, eta aurten ere gazteendako eta herritar guztientzako jarduera franko prestatu dituzte. Programazioaren barrenean dago “Queer-Cuir Zinema” zikloa, Juan Arteagaren gidaritzapean. Gainera, martxan dira jada Irakuirle irakurketa klubak,… Irakurri gehiago
Bekak Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Beka bila abentura handirako: Ruta Inti 2026, Himalaiara!

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Europako Gazte Txartelaren bidez, bi beka eskaintzen ditu Nafarroako gazteek bizitza osoko esperientzia bat bizi dezaten: Ruta Inti 2026 – Los ecos del Himalaya. Hautatutako bi pertsonek doan izango dute espedizioan parte hartzeko kuota, 1.500 euro arteko inskripzio-laguntzarekin eta 1.000 euro arteko hegaldi-gastuak estalita. Ruta Inti 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako espedizio kulturala eta abenturazkoa… Irakurri gehiago
Integrazioa Nafarroa 

Iruñea eta NUP elkarlanean gazte migratzaileen inklusioa indartzeko

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udala eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) elkarlanean ariko dira hemendik aitzina gazte migratzaileekin talde lana eta gizarteratzea sustatzeko. Akordioa Aukera Proiektuaren barrenean kokatzen da, eta batez ere Milagrosa-Arrosadia auzoetako gazte migratzaileei laguntzea du helburu. Hitzarmena sinatu dute Txema Mauleón Gizarte Ekintzako zinegotziak eta Begoña Pérez NUPeko errektoreordeak. Aurkezpenean izan dira baita Rubén Unanua, Natalia Tajadura eta Rubén… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6