Iruñea: 12.000 euro gazte sortzaileendako
Tumatxa Gazteak
Iruñeko Udalak dirulaguntza berriak abiatu ditu hiriko gazte artistei eta sortzaileei laguntzeko. Guztira, 12.000 euroko laguntza poltsa izanen da kultura eta sormen proiektuak bultzatzeko.
Deialdia Gazteria Sailak kudeatzen du, eta hainbat diziplinatako proiektuak lagunduko dituzte: antzerkia, argazkilaritza, arte plastikoak, musika eta bertze sormen arlo batzuk.
Dirulaguntzek jarduera artistikoak egiteko behar diren gastu batzuk estaltzen lagunduko dute. Horien artean sartzen dira materiala erostea edo alokatzea, eta baita entsegu edo erakusketetarako lokalaren alokairua ere.
Lagundutako proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.
Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, online plataformaren bidez.
Artearekin lotutako proiektu bat baduzu buruan, aukera ona izan daiteke laguntza hau martxan paratzeko.
