Gazteendako bono kulturalak oraindik eskuragarri!
Tumatxa Gazteak
Iruñeko eta inguruko gazteak, adi! 14 eta 30 urte artean badituzu, oraindik garaiz zabiltza Iruñea Gazte Bono Kulturalak eskuratzeko eta antzerkiaz merkeago gozatzeko.
Iruñeko Udalak martxoaren 2an abiatu zuen aurtengo kanpaina, guztira 2.400 bonorekin. Zinema eta liburuendako bonoak jada agortu dira, baina oraindik bada aukera Gayarre Antzokian eta Nafarroako Antzerki Eskolan deskontuak erabiltzeko.
Bonuen artean, 400 Gayarrerako dira, eta bakoitzak 10 euroko deskontua eskaintzen du sarreran. Bertze 400 bonok, berriz, 6 euroko deskontua dute Nafarroako Antzerki Eskolako emanaldietan.
Martxoaren 9tik aitzina, Iruñean erroldatuak ez diren gazteek ere bonoak hartzen ahal dituzte. Gainera, dena dohainik da, eta pertsona bakoitzak gehienez hiru bono eskuratzen ahal ditu.
Bonuak hartzeko, Gazteriaren Etxera joan behar da, Zangoza karrikako 30era, eta NANa erakutsi.
Bonuak ekainaren 14ra arte erabiltzen ahalko dira. Data hori pasata, ez dute baliorik izanen. Erabili gabe gelditzen direnak Udalera itzuliko dira, urte bukaeran berriz banatzeko asmoz.
Kontuan hartu bonuak ez direla bertze eskaintzekin metatzen ahal, “Gayarre Gazteak” programarekin izan ezik.
Iruñea Gazte Bono Kulturala 2026
Norentzat: 14 eta 30 urte arteko gazteendako
Non eskuratu: Gazteriaren Etxean (Zangoza karrika, 30), NANarekin
Gehienez: 3 bono pertsonako
Gazteriaren Etxeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
Antzerkia gustuko baduzu, aukera ederra duzu prezio merkean kulturaz gozatzeko.
Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu
